Entzuteko liburuak
Udal liburutegiak entzuteko liburuak erantsi berri ditu bere bildumetara. Entzuteko liburu bat grabazio batean bildu eta kontatutako liburu bat da, normalean disko konpaktu batean dagoena. DK hori edozein musika ekipoan erabil daiteke, kotxean, eskukoan, eta abar. Entzuteko liburu bat literaturaz gozatzeko beste modu bat da, jendeari zabalik dagoena eta aukera eta aplikazio anitzak eskaintzen dituena. Lanerako bidean goazela; etxeko lanak egiten ari garela edo kirolean gaudela entzun dezakegu, ahozko literatura zoragarrira bueltatzeko aukera eskaintzen digularik.
Entzuteko aleak jatorrizko liburuen egokitzapenak izan ohi dira kasurik gehienetan eta besterik adierazten ez bada, denbora aldetik formatu honek bere mugak dituelako. Entzuteko bertsioak idatzizkoak baino laburragoak izan ohi dira. Batzuek dramatizatutakoak dira, hau da ahots bat baino gehiago erabili izan denean, soinu efektua keta musika ere uztartzen dituztenean. Beste batzuek soil soilik irakurritakoak dira, modu lineal eta ezer erants gabe, beti egin izan den moduan. Entzuteko liburuak produktu ezberdinak dira eta ez dute ohiko etab etiko liburuak ordezkatzeko asmorik. Kultura transmititzeko foma beri bat da eta ez bakarrik minusbaliotasunaren bat duten pertsonei, baizik guztientzat, esterako denbora gutxi dutenentzat. Adibidez, laneraino gidatu behar badugu, eginkizun horretan liburu bat entzuten joan gaitezke eta egun gutxitan amaitu.
Liburutegian DK formatoan dauden eta maileguan eraman daitezkeenen aleen artean ondokoak daude: Balzaken “El elixir de la larga vida”; Dostoievskiren “Noches blancas”; Charles Dickensen , ”Oliver Twist”; Edgar Alllan Operen “Los crímenes de la calle Morgue” eta Kiplingen “El cuento más hermoso del mundo”, besteak beste.
Lotutako albisteak

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean

Maiatzaren 15eko saiorako izen emateak zabalik daude. Saioa 17:30etik 19:30era egingo

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere