-Urkaregi- izeneko pintxoa izan da onena, herritarren ustez

03.07.07
Gizartea

‘Urkaregi’ jatetxeak aurkeztutako eta izen bereko pintxoa izan da onena, herritarren ustez. Horrela ondorioztatzen da bukatu berri ditugun jardunaldi gastronomikoetan egindako herri inkestatik. Inkestari ehun eta berrogeita hamar pertsonek erantzun diote, horietatik 79 web gune korporatibo honen bidez bozkatu dutelarik eta gainerakoak, larunbatean plazan jarritako ontziaren bidez. Botatu duten gehiengoak, botoarekin batera egindako iruzkinetan inpresio oso onak adierazi dituzte, pintxoen aukera zabala eta gehienenen kalitatea ezaugarria izan baita.

Bide elektronikoa eta internet erabilita botatu duten guztien artean sei ardo botila zozketatu dira eta saria Yolanda Barera Saez eibartarrarentzat izan da. Larunbatean eginiko feriak interesa eta ikusmin handia piztu zuen eta, bero eta sargoria egin zuen arren, giroa oso ona izan zen egun osoan zehar. Lobiano elkarteak azokaren inguruan balorazio positiboa egin du, azokara jende ugari hurbildu zelako eta bertaratutakoek produktuen inguruan interes handia agertu eta horien inguruan galdera asko egin zituztelako. Jarrera hori asko gustatzen zaie bertaratutako ekoizleei ‘jakinminaren eta interesaren bidez produktua bera ezagutzera ematen delako eta gero, norberaren gustuaren arabera, produktua kontsumitzera eta hori erostera’.

Soziedade gastronomikoen arteko bakailao lehiaketara bederatzi elkarte aurkeztu ziren eta txapela ‘Basarri’ko kideentzat izan zen. Eapaimahaia Mª Angeles Gorritxategi zinegotzia eta Elias Uriarte (Mandiola) eta Miguel Diez (Urkaregi) sukaldariek osatu zuten. Txistorra-jana herrikoiak ere jendetza bildu zuen eta herriko futbol elkarteak antolatzen zuenez, gaztetxoen arteko partidak ikusi ahal izan ziren plazan bertan. Lobiano elkarte antolatzaileak eskerrak eman nahi dizkie azokan parte hartu duten guztiei eta, bereziki, horretan lagundu duten enpresa eta pertsonei.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin