Liburu bilduma handia bidaliko da Kubara

05.07.07
Udal Liburutegia

Ermua udal liburutegiak eta ELAN-Euskadi erakundeak liburu bilduma handia bidaliko dute Kubara. Liburutegiak 4000 ale bildu eta 105 kaxatan prestatu ditu Karibeko irlara bidaltzeko. Bidalketa egiteko liburutegia ELA-Euskadi Gobernuz Kanpoko Erakundeaz baliatuko da. ELAN-Euskadi erakundea gipuzkoarra da eta Getarian du bere egoitza. Bilduma horren barne, haur. Gazte eta helduentzako literaturako aleak daude, marrazkidunak, gidak eta entziklopediak. Bildutako liburuetatik 500 Ongarai Eskola ikastetxeak eman ditu, ikastegiko liburutegikoak baitziren. Gainerakoak biztanle ermuarrek emandakoak dira, guztira lau mila ale, hain zuzen ere. Ale guztiak kaxatan sartu aurretik errepasatu egin dira eta, bidalketarako bakar-bakarrik utzi dira ondo kontserbaturik zeudenak.

Liburuok ELAN-Euskadi elkarteko irakasle eta kide batek sailkatuko ditu eta hiru multzotan banatuko. Lehenengo multzoa , Lehen Hezkuntzako’ Jesús Lancha’, ikastetxerako izango dira (Guanabakoa), bigarrena, DBHko ‘Juan Carvo Servia’, ikastegiarentzat (La Habana,) eta azkenak, Guanabo lurraldeko Herri Boterearen Mankomunitatearentzat.

Iazkoan ere udal liburutegian bat egin zuen irlara liburuak bidaltzeko Euskadi-Kuba elkarteak egin zuen deiarekin. Iazko helburua herririk herri ibiliko zen autobús liburutegia eratzea zen. Aurreko urteetan ere horrelako hainbat deiri erantzun die, kasurako, Txile eta Bolibiara liburuak bidaliz. ELAN Euskadi GKEak aldizka hainbat material bidaltzen ditu Kubara, esaterako: eskolakoa, bizikletak, ordenagailuak, arropa eta oionetakoak, eta abar…

Lotutako albisteak

Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko