Atal berria web gune korporatiboan

06.07.07
Erakundea

Udal web gune hau handitzen jarraitzen du eta gaurtik atal berri bat eskaintzen du. Atalari ‘Zerbitzu-gutunak’ izena jarri zaio eta zuzeneko sarbide bat izango du sarreran bertan. Atala herritarrentzako informazioa >zerbitzu-gutunak deritzan lekuan kokatuta egongo da. Horretan gaur arte erakundean landu ditugun zerbitzu-gutunak egongo dira; hots, kontratazio atalekoa eta udal liburutegikoa. Etorkizunean atala handitzen jarraituko du, hemendik gutxira, langileak hautatzeko sailarena erantsiko baitugu eta, udaren bueltan, datu-pertsonalak babesteko legeari dagokion eskaintza eta konpromisoa.

Zerbitzu-gutuna definizioz agiri bilduma bat da, non kudeatzen diren zerbitzuen eta horiek kudeatzeko hartu diren kalitate-konpromisoen berri ematen zaien herritarrei. Agiri horietan zerbitzuak erabiltzen dituztenen eskubideak; pertsonei atenditzeko aurreikusi diren erraztasunak, eta espero daitekeena jasotzen dira. Azken batean, zerbitzuak kalitatearen izenean gain hartzen dituen eta ezagutaraztera ematen dituen gutxieneko konpromisoak. Zerbitzu-gutuna pertsona bakoitzarekiko zerbitzu-kontratua izateaz gain, alde bien arteko komunikazio elementua ere bada.

Kontratazio saila gure erakundean aitzindaria izan da, publikoki horrelako konpromisoa hartu duen lehena, egiten duen lana eta eskaintzen duen zerbitzua bikaintasunean oinarritu nahi duelako.Saileko langileek erronka hori gain hartu dute, administrazio moderno, eraginkor, hurbila eta irekia lortzeko bidea dela uste dutelako. Eta are gehiago, udalarekin hartu eta emanak eduki nahi dituzten guztiek horrela antzeman dezaten. Orain liburutegikoek ere bide hori jarraitu nahi dute. Horregatik guztiarengatik, agiri horretan ematen den zerbitzugintza eta horretan hartu dituzten konpromisoen berri ematen da. Udalak kalitatearen irizpideak aplikatzetik igorri nahi duen ideia ondokoa da: herritar, enpresa, edo pertsonekin izango duen harremana onargarritasun eta gardentasun marko batean garatuko denaren bermea transmititzea.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako