Arrapala eta eskailera mekanikoak abuztuan estaliko dira

09.07.07
Hirigintza

Herrian ditugun arrapala eta eskailera mekaniko guztiak abuztuan estaliko dira. Horrela erabaki eta adostu du hirigintza alorrak, makineria hori jarri eta obrak egin dituen enpresarekin. Erakundeak abuztuan egiteko erabakia hartu du herritar eta erabiltzaileei eragozpen gutxien sortuko dienaren itxaropenez, jende ugari oporretan egongo baita. Halaber, lanek trafikoarengan izan dezaketen eragina ere gutxitu nahi da, estaldura horiek jartzeko kamioi garabidunak eta materiala altxatzeko gailuak erabili beharko baitira. Horrelako elementuez baliatzeak, hainbat oztopo eragingo ditu Ongarain kasurako trafikoa moztu egin beharko baita, lekuaren ezaugarri maldatsuak nahiko ez balira bezala.

Ongarain jarriko diren elementuak eta horien diseinua aldatu egin dira, ertzetan duten hegala kanporantz larregi atera ez dadin eta trafikoari eragin ez diezaion. Jada, altzairu herdoilgaitza erabili ordez horren kide den materialen bat erabiliko da, zeina ez da hain erraz arraiatu beharko. Aldaketa hori jarritako azpiegitura guztietan aplikatuko da, Goienkaletik Iparragirre kalera doan arrapalan baita, jarritakoa aldatu egingo baita. Halaber, abuztuan ere makinaria horiei sistema inteligente bat jarriko zaie –gortina optikoa deritzana- arrapala eta eskailerak berriz automatikoki beren kabuz martxan jar daitezen, makineria konprobatu eta geldialdia beharrezkoa den edo ez erabaki eta gero. Orain arte, hainbat pertsonek –batez ere gaztetxoak- modu okerrean erabili izan dituzte aparailuak hainbat aldiz. Horiek stop-aren botoiari sakatzen diote eta funtzionamendua bertan behera gelditzen da, erabiltzaileentzako kalteak sortaraziz. Sistema altxatu eta bere onean jartzeko pertsona bat joan behar delarik espresuki.

Lotutako albisteak

Imagen
06.11.25
Urko eta Mantxibar-Oterreko babesa indartuko du Ermuak, plan berezi bana idatziz

Udalak mendi bien Plan Bereziak idazteko lehiaketa deitu egin du
Imagen
27.10.25
Bide publikoan dauden fatxadetako pintadak garbitzeko ezohiko programa

Jabeek, erkidegoek eta errentariek eskatu ahal izango dute eta doakoa izango da udalak gain hartuko duelako
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean