Miguel Ángel Blanco autobusa Ermura etorri da
Miguel Ángel Blanco Fundazioren autobusa Ermuan dugu gaur. Autobusak zinegotziaren erailketa eta horren inguruko gizarte mobilizazioak gogora ekartzen ditu. Autobusa Zubiaurre kalean jarri da, Erdikokaleren ondoan eta Probaleku plazaren aurrean. Autobus hori Madriletik abiatu zen ekainaren 14an eta gaur bere ibilbidea bukatuko du, estatuko hamar hirietatik pasa eta gero. Hiri horiek Valentzia, Murtzia, Málaga, Ávila, Zamora, León, Burgos, Logroño eta Gasteiz izan dira. Esan bezala, ekimenaren azken jomuga Ermua zen, eraildako zinegotziaren jaioterria, hura bahitu eta, 48 ordutara, tirokatu zutenaren hamargarren urtebetetzea betetzen den egunean.
Autobusa hausnarketarako eta zinegotzi gaztea gogora ekartzeko lekua da, bere izaera eta funtzio pedagogikoa izanik. Bertan orain hamar urte bizi izandako gertakizunei buruzko ikus-entzunezkoak ikus daitezke. Hainbat ermuar bertan izan dira gaur goizean, nahiz eguraldiak ez duen askorik lagundu, euria izan baita. Autobusaren kanpoaldean, Cristina Cuesta eta Virginia Arroyo zinegotzia egon dira, herritarren testigantzak eta mezuak jasotzen.
Lotutako albisteak
Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin