Betiko kalejira berreskuratzearen aldeko apustu

24.07.07
Kultura eta Gazteria

Txarangen batzordeak jaien hasieran egiten den betiko kalejira berreskuratzearen aldeko apustua egin du. Organoak dei berezia luzatu die txaranga zaharrenei bai inplikatu eta orain urte batzuk egiten zen moduan egiteko aurtengoan. Batzordeak antzinako desfile eta kalejira berreskuratzeko proposamena luzatu du. Batzordeak, azken urteetako aurkezpen eta kalejira zoroaren ordez, lehenagoko lasaiagora bueltatzearen aldeko apustua egin nahi du. Gaur eguneko aurkezpen ekitaldi eta kalejira zoroagoak dira. Batzordeak ohar bat kaleratu du txarangen eta herritarren laguntza eskatuz. Organoak lan egin du inork kalejirari uko egin ez diezaion, batez ere busti nahi ez duten guztiek azken urteetan balkoietatik ura botatzea ohitura bihurtu izan delako. Hori ekiditeko, erabaki Salomoniko bat hartu da, kalejira bitan zatituko baita. Busti nahi ez dutenek lehenengo aterako dira desfilean fanfarriaren atzetik. Segidan, bustitzea inporta ez zaien guztiak joango dira, Pololaren irudiaren atzetik.

Kalejiraren ibilbidea ondorengo hau izango da: Orbe Kardinalaren plaza, Zubiaurre, Sexto Centenario, merkatu plazatik eta San Pelaio kaletik, Mallabirako bidean dugun errotondara bitartean, Zeharkalea, Valdespina Markesa eta berri ere plazara. Txarangen batzordeak kaleratutako oharra osorik eskaintzen dugu beheko informazio gehiagoko atalean.

Lotutako albisteak

Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita
Imagen
17.07.25
Dibertsioa eta giro ona nagusi, aurtengo ‘Uda Gazte Jolasak’ jardueran

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du