Udal liburutegiak -Irakurriz gozatu dut- lehiaketa abiarazi du

23.08.07
Udal Liburutegia

“Irakurriz gozatu dut” Udal liburutegiaren lehiaketa berri bat da udan zehar gehien gustatu diren liburuak aukeratzeko.

Parte hartzeko Udal liburutegia ematen duen postal bat osatu beharko da eta gero erakusmahaian dagoen hautesontzi batean ipini. Postal hauek herriko ikasle guztien artean banatuta zirtzaizkien eta hauetan oporretarako Udal liburutegiak gomendatutako liburuak daude jarrita.

Bazkide bat hautesontzian bere bozka ematen.

Duela urte batzuetatik uda eta neguko oporren ondoren egiten den ekimen hau asko gustatzen zaie bazkidei, batetik sariak banatzen direlako eta bestetik zerrenda bat osatzen delako bozka gehien atera dituen liburuekin. Gero, liburu hauek gomendatzen dira beste irakurlei.

Parte hartzeko epea irailaren 30ean bukatzen da. Udal liburutegiko ordutegia hile honetan goizeko 9tatik ordu bi eta erdietara astelehenetik ostiralera. Ordutegi honetan Udal liburutegiko erabiltzaileek bere zerbitzuak erabili ahal izango dituzte: Wi-Fi zerbitzua Interneten sartzeko, eskuko ordenagailuen mailegua, irakurtzeko prentsa (9 egunkari egunero) eta aldizkariak, audioliburuek mailegua eta abar.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat