Erabiltzaile eta mailegu ugari, udal liburutegiaren abuztuko datuetan

28.08.07
Udal Liburutegia

Udal liburutegia zabalik egon da aurtengo udan. Zerbitzutik erabiltzaile ugari pasa dira eta horietatik askok materialak hartu dituzte maileguan. Abuztua, gehientsuenentzat behintzat, opor hilabetea bada ere, liburutegian lana handia izan da. Askok opor egunak zatiturik hartzeak eta eguraldi kaxkarrak bere eragina izan dute horretan. Liburutegiko lankideek uztailaren 22tik abuztuaren 22ra bitarteko egunetan jasotako datuak kaleratu dituzte. Datuetatik ondorioztatu daiteke jende ugari ibili dela, 5187 bisita izan baitituzte eta material asko utzi dutela maileguan, 3.500 eskariri erantzun baitiote. Utzitako materiala liburutegiak dituen fondoen %14a izan da.

Udal liburutegiaren udako estatistika partzialak
Maileguak Helduak Gazteak Beste erakunde eta liburutegiak Pertsonak guztiak
3553 2324 1132 100 5187
Liburuak: 2313
DVD:794
CD eta CD-rom: 381
VHS: 65
Gaztelera: 1893
Euskara: 280
Ingelesa: 141
Bestelakoak: 10
Gaztelera: 720
Euskara: 383
Ingelesa: 21
Bestelakoak: 8
   

Hilabete horretan gehien eskatu eta irakurri diren liburuak ondorengo hauek izan dira: gazteleraz Steve Berryren ‘La habitación ámbar’, eta euskaraz , Jon Maiaren ‘Riomundo’ titulua. Ikus-entzunezkoen atalean, gehien utzitako DVDa gazteleraz ‘Érase una vez el hombre’ serieko aleak izan dira eta euskaraz pailazoen ‘Triki-traka, triki-tron’.

Bestalde, estatistika horietan ere beste hainbat datu ere jaso dira. Esaterako, liburutegian internetera kablerik gabe (bertako WiFi sistemaren bidez) sartzen diren erabiltzaileek. Horiek guztira 468 pertsona izan dira; 268 uztailean eta gainerakoak abuztuan.Horiek zerbitzuko bederatzi esku ordenagailuak erabili ditzakete eta beraien propioa. Wi-Fi-az konektatzeko erabili dutenetik %69 gizonezkoak izan dira eta beste %39ak emakumezkoak.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat