Liburutegiak bere fondoetara bildutako nobedadeak ezagutarazi ditu

11.09.07
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak hasi berri dugun iraila honetarako zerbitzura bildu dituen literatur eta ikus-entzunezkoen ale eta nobedadeen berri eman du. Horretarako erabili duen kanala posta elektronikoa izan da. Oraingo hau mota honetako bosgarren bidalketa izan da hau, eta mezuarekin batera pdf formatuko agiri bat erantsi zaigu, zerbitzuak erosi eta eskuratu dituen heldu eta gazteentzako ale eta ikus-entzunezko materialen berri emanez. Nobedadeak generoetan sailkatuta datozkigu eta fikzio edo ez fikzioko atalean kokatzen dira. Agirian ikus-entzunezko bideoko disko digitalak (dvdak) eta musikako disko konpaktuak ere jasotzen dira. Informazio guzti hori bildu eta azalpenekin batera eskaintzen du bere web-gunean ere. Bidalitako mezuari ere, zerbitzuan martxan dituzten jarduera eta ekintzen berri ere ematen du. Horien artean, udako liburua edo mega irakurleen lehiaketak daude, irakurlearen eguna edo bisita gidatuen proposamenekin batera.

Udal liburutegiak ekimen honi ofizioz hasiera eman zion apirilean, orduan hasi baitzen banaketa zerrenden sistema hau erabiltzen. Nolanahi ere, informazio hori jasotzerik nahi ez duenak, udal liburutegian bertan aditzera ematea besterik ez du, bidalketa gehiagorik egin ez diezaioten.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat