Aukeren azokako hirugarren edizioa zabalik

13.09.07
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak aukeren azokako hirugarren edizioa zabaldu du gaur, herriko plazan. Ekimena larunbatera artean mantenduko da goiz eta arratsaldeko ordutegian. Herriko zortzi dendak beste horrenbeste Portu jarri dituzte beren produktuak herritarrengandik hurbil eskaintzeko. Saltoki horietan batez ere ehun-gaiak eta arropak daude, ume, gazte, andre nahiz gizonezkoentzako. Horiekin batera barruko arropak eta beste osagarriak ere badira.

Azoka goizeko nahiz arratsaldeko ordutegian zabalduko da gaur eta bihar. Goizez 10etatik ordu bat eta erdiak arte eta arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara bitartean. Larunbatean ekimenari amaiera emango zaio eta ordutegia, bakarrik goizekoa eta ohikoa izango da. Elkarte antolatzailearen ekimenaren bidez helburua lortu nahi duen helburua bezeroengandik hurbilago egotea eta merkataritzako hartu emana sendotzea dira, herriko dendak herriari bizia eta aberastasuna ekartzen diotelako. Ekimena hirugarrenez antolatu da, nahiz oraingoaz estreinakoz egin den plaza bezalako leku irekian. Aurreko bietan leku itxietan egin izan zen, orain hiru urte San Pelaion horretarako espresuki jarritako karpa erraldoian eta, urte hasieran udal kiroldegiko pistan.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin