Elementu mekanikoak estaltzeko lanak aurrera darraie

14.09.07
Hirigintza

Hirigunea eta altu dauden kale eta auzoak lotzen dituzten elementu mekanikoak estaltzeko lanak erritmoz aurrera doaz. Orbe Kardinalaren plazatik Goienkalera dihoan arrapala estalita dago eta, Goienkaletik Iparragirrera doana baita ere. Iparragirretik Santa Ana kalera doazenak berriz, bukatzear daude, bigarren zatiari erremate batzuk besterik ez baitzaizkio falta. Hau da; Eskolabarri ikastetxetik ‘La Cabaña’ tabernara daraman zebra bidera arteko zatian. Azkenenik, esan behar Zubiaurre kalea eta Zerukoa auzoko kale ezberdinak lotuko dituzten eskailerak estaltzeko lanak ez dira oraindik hasiko, instalazio bera amaitu artean. Gainera, Hirigintza alorrak esleitu berri ditu jarri diren elementuen eta eraikinen arteko loturak modu natural eta irisgarritasunez egin ahal izateko egokitze lanak.

Lanak ‘Construcciones Olabarri, S.M’. eta ‘Elevadores Schlinder’ enpresak eratutako aldi baterako enpresa elkarteak egiten ditu, horiek jarri baitituzte elementu mekanikoak ere bai. Estaldura egiteko, arku altzairu herdoilgaitza eta metakrilato zeharrargitsuen laminak erabiliko dira. Estaldura horiek erabiltzaileak babestuko dituzte eta, mekanismoaren beraren elementuak.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako
Imagen
05.03.26
Ongaraira doan igogailua zerbitzurik gabe bi egunez, mantentze eta konponketa lanetarako

Zerbitzuz kanpo egongo da, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke