Ausartu zaitez!; udal liburutegiko azken kanpainaren leloa

18.09.07
Udal Liburutegia

Ausartu zaitez! Lelo iradokitzaile hori jarri dio udal liburutegiak bere azken kanpainari. Zerbitzuak argitalpen bat kaleratu eta herrian banatu du azken egunetan. Argitalpen horren edukia erabat praktikoa da eta bertan liburutegiko zerbitzu berriak eta bertan gauzatzen diren jarduerak laburbiltzen dira. Liburutegia zabalik dagoen ordutegia eta bertako langileekin harremanetan jartzeko moduak ere adierazten dira. Hori guztia herritar ororenontzat zuzentzen da, baina batez ere, oraindik orain herriko liburutegia ezagutzen ez duten pertsonentzat. Leloak horiengan eragin nahi du, horientzako mezu zuzena erabiliz, liburutegira joan daitezen eta bertan dagoena ezagutu dezaten.

Liburutegiak koloretako sei mila orri banatu ditu zerbitzuaren dohainak eta eskaintzen duen zerbitzua ezagutarazteko. Liburutegiaren egoitza eta hori kokatuta dagoen Teresa Murga eraikina goitik behera berriztatu da orain dela gutxi. Sarrera eta fatxada berri egin zaizkio eta barrutik ere berrikuntza franko egin zaio, esaterako, hall. Bide batez, zerbitzuak ere aldaketak eta berrikuntza egin izan dituzte liburutegia: sekzio eta proposamen berriak erantsiz. Nobedade horiek guztiak ezagutarazi nahi izan dituzte orain, Ausartu zaitez! Lemapeko agirian laburbildurik jasoz. Guk agiri hori beheko aldean dagoen informazio atalean eskaintzen dugu osorik.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez