Udal liburutegiak azpiegitura ezagutarazteko bisitaldiak antolatu ditu
Udal liburutegiak azpiegitura ezagutarazteko bisitaldiak antolatu ditu. Bisitaldi horiek DBHko ikasleentzat, jubilatu eta bestelako elkarteentzat pentsatuta daude. Jarduera urteko azken hiruhilekoan zehar gauzatuko da. Ekintza orain dela urte batzuk jarri zen martxan eta harrez geroztik mantendu egin da, harrera oso ona duelako eta ikastetxe eta erabiltzaileek eskatu egiten dutelako. Azken urteetan ekimena sendotu eta errotu egin da, gaur egun herriko ikastetxe guztiek eskatzen baitituzte bisitaldiak egin ahal izatea.
Saio horien helburua bikoitza da. Batetik ikasleei liburutegiaren antolakuntza erakustea eta horiei informazioa bilatu eta errekuperatzeko sistemak ezagutaraztea. Bestetik, edozein pertsonarentzako liburutegiaren zerbitzua, liburua eta irakur zaletasuna bera ohiko ekintza atsegin bat eta izan daitezkeenaren ideia bultzatzea. Bestalde, saio horietan ere ikasleak espazialki orientatu eta adierazleak interpretatu ditzatela bilatzen da. Aurtengoan estreinakoz prentsa irakurtzeko gunea edo ordenagailu eramangarrien zerbitzu berriak nola erabili erakutsiko zaie.
Ekimenak dituen dohainen artean, garrantzitsuenetakoa bat da, udal liburutegian lan egiten eta fondoei mamia ateratzen behin ikasita nahikoa dela beste guztietan mugitzen jakiteko, guztiak irizpide eta modu berberean antolatuta baitaude.
Jarduera hau aldizka ebaluatu egiten da bere forma eta edukia hobetze aldera. Urriko bisitaldietan parte hartzeko interes aizan dezaketen pertsonek liburutegian bertan eman dezakete izena edo bertako e-posta helbidera idatzi:biblioteca@udalermua.net.
Lotutako albisteak
Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat
