Izarran zerbitzu-eraikin berezia eraikitzeko oinarrizko proiektua onartu da

26.09.07
Erakundea

Udalbatzarraren Osokoak aho batez onartu du gaur Izarraren 19. exekuzio unitatean eraikin berezia eraikitzeko oinarrizko proiektua. Erabaki horrek barne hartzen du zero kotara arte obra kontratatzeko espedienteari hasiera ematea. Obra hortik hasi beharra dago, lur-sailean aldez aurreko erabilera industrialak gunea kutsu duen edo ez jakiteko. Ekimen hori IHOBE planaren barne dago. Esleipen horren bidez lur-sailaren hondeaketa-lanak eta alboetako hormak egingo dira. Hasierako lan horiek enkante bidez esleituko dira eta horien prezioa bi milioi ehun eta laurogeita hiru mila euro izanik.

Eraikin berri hori zerbitzuen alorrera dedikatuko da eta horren erabilera mistoa izango da. Batetik, profesional liberalen bulegoak izango ditu, abokatuenak, ekonomialarienak, zenbait ingeniarienak, aholkularitzak eta abar…Bestetik, enpresa-mintegia ere izango da, non enpresa ekimen berrien sustatzaileak lanean hasi ahal izango duten. Obren oinarrizko eta tekniko proiektuak aho batez onartu dituzte udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek. Carlos Totorika alkateak bere poza agertu du, ‘honelako proiektu estrategiko hau bultzatzeko erabakian guztiak bat etorri izanagatik’.

Udalbatzarraren helburua eraikin bitxi eta berariazkoa eraikitzea da, zeinaren bidez herriko ehun ekonomikoa berritzen laguntzea espero duen eta, baita ere, zerbitzuen sektoreari bultzada garrantzitsua eman. Eraikinak informazio eta komunikazioen teknologia berrien, energia berriztagarrien, informatikaren eta ingurumen sektoreetako enpresa ekimen berriak sortzen eta kokatzen lagunduko du. Udalbatzak ekintzaile berriei lokal merkeak eskainiko dizkie, beren enpresa proiektu abiarazten zentratu daitezen, gainerako nolabait zailtasunak ahaztuz. Hasierako zeregin guzti horretan laguntzeko, uda Ekonomi sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailak bere laguntza eta aholkularitza zerbitzuak eskainiko ditu.

Enpresa-mintegian elementu eta zerbitzu komunak egongo dira; esaterako, hitzaldi- eta batzar aretoa, enpresa eragile eta ekintzaileen artean ezagutza trukatzeko guneak, harrena aretoan, artxibategia, aparkalekua, eta abar… Eraikina punta puntako azpiegitura eta telekomunikazio sistema berrienez hornitu eta jantziko da.

Hirugarren sektorearentzat Izarran altxatzea proiektatu den eraikinaren fotomontaketa

Eraikinaren proiektua Bilboko Guillermo Avanzini Merinoren arkitektura estudioak egin du. Eraikinak zerbitzu sektorerako hamabi solairu aurreikusten ditu eta enpresa-mintegirako beste lau, behe solairu bat eta altueran dauden beste hiru. Eraikinak erabateko itxura modernoa eta berezia izango du, kanpoko materialei dagokienez gehiena beira izango da eta horrekin batera Markinako harrobiko granitoaz uztartuko da.

Proiektuaren aurrekontua 24 milioi euro inguru izango da. Diru horren zati bati aurre egiteko, udalak Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren laguntza jasoko du. Horrela, ‘Promosa’ sozietate publikoak kreditu samurra eskuratuko du, interesik gabekoa eta bost urtetan amortizatu behar ez dena eta beste hamar urtez bueltatzea ahalbidetuko dioena.

Lotutako albisteak

Imagen
05.05.25
‘Oporretan Jolas’ ekintzetan izen ematea zabaltzear

Udalekuak ekainaren 23tik uztailaren 18ra bitarteko laur asteetan gauzatuko dira. Izen emateak zabalik maiatzaren 7tik
Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere