Irakurle sutsuentzat lehiaketa berria martxan da

26.09.07
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak martxan jarri du berriz ere irakurle sutsuendako lehiaketa. Ekimenak 6 urtetik 16 bitarteko gazteak saritzen ditu, baldin eta irakurle sutsuak badira eta sarri liburutegira badoaz. Lehiaketa horretako sariak lortzeko parte hartzaileek liburu kopuru zehatz bat irakurri behar dute datorren abenduaren 17a baino lehen.

Lehiaketak hiru maila aurreikusten ditu. Lehenengoan, lehen hezkuntzako lehen eta bigarren mailakoak sartuko dira. Hauek sei liburu, gutxienez, irakurri beharko dituzte eta horietatik hiru euskarazkoak beharko dute izan. Bigarren taldean, lehen hezkuntzako 3 mailatik 6era arteko ikasleak sartuko dira. Hauek, lau liburu gutxienez irakurri beharko dituzte eta erdiak euskaraz beharko dute izan. Hirugarren eta azken multzoan, DBHko ikasleak sartuko dira, zeintzuek hiru liburu irakurri beharko dute eta horietatik 1 euskaraz izan beharko du.

Parte hartu nahi duten guztiei liburutegiak agenda bat emango die. Horretan, irakurketa bat amaitzen duten bakoitzean alearen datuak jarri eta zigilua bildu ahal izango dute. Liburua amaitutakoan parte hartzailea liburutegitik pasa beharko da, alea benetan irakurri duela egiaztatzeko eta zigilua jasotzeko. Maila bakoitzeko proposamen guztiak irakurri eta gero, parte hartzaileari bale bat emango zaio.

Lehiaketak irakurtzeko proposatzen dituen titulu guztiak udal liburutegian daude. Parte hartzaileek zerbitzuko bazkide izan beharko dira. Lehiaketako sariak abenduaren 19an banatuko dira. Aurtengo ikasturtea amaitzerakoan, kategoria bakoitzean liburu guztiak irakurri dituztenek udal liburutegiak luzatutako ‘megairakurlearen’ diploma eskuratuko dute. Ekimenaren bidez irakur zaletasuna bultzatu nahi da, parte hartzaileek liburutegian irakurketak beren kabuz bilatzeko trebeziak sutatzea, adin bakoitzerako gomendatzen diren irakurketak bereizten laguntzea eta liburutegira sarri etortzeaz gain gehien irakurtzen dutenak saritzea dira helburuak.

Lotutako albisteak

Imagen
24.11.25
Larunbat honetan ipuin kontaketa saioa egingo da Liburutegian

Saioa euskaraz izango da eta 17:30ean hasiko
Imagen
12.11.25
‘Euskal Ilustrazioaren Lehen Eguna’

Liburutegiak ospatzeko saio berezi bat antolatu du irakurketa tematikoko klub horretan
Imagen
28.10.25
Jolastuko dugu? Haurrentzako txotxongilo tailerra

Liburutegiak antolatuta 2016 eta 2018 urteen artean jaiotako adingabeentzat