-Merino Memoriala- urriko lehen igandean korrituko da

27.09.07
Gizartea

Gaztela eta Leoneko Zentroak ‘José Merino’ren oroimenez urtero antolatzen duen hiri lasterketa urriko lehen igande honetan korrituko da. Aurten, lasterketak bere hogeigarren edizioa beteko du eta azken bi urteetako ibilbidea mantenduko. Irteera eta helmuga Zubiaurre kalean izanen dira, trafikoaren erregulazioari laguntzeko eta ikuslegoaren kopurua handitzeko asmoz. Udaltzaingoak iragarri duenez lasterketak trafikoarengan eragina izango du, kale eta errepideak hainbat lekutan eten egingo baita. Hori horrela, udaltzainek herritarren laguntza eta eragozpenak barkatzeko eskatu dute. Udaltzaingoak datozen egunetan ibilbidearen berri emateko oharra kaleratuko du, herritarrek beste bide batzuk erabili ditzatela gomendatuz. Hortaz, Trabaku eta Markinara joateko Zeharkale Mallabitik igotzea gomendatuko dute.

Karrerak luzera desberdina izango du, korrikalarien kategoria bakoitzari egokitutakoa. Ibilaldi motzena benjaminak egingo dute, neskak 800 m egin beharko dituztelarik eta mutilak, berriz, 1500 metro. Ibilbide luzeena nagusiena izango da, senior taldean parte hartzen duten korrikalariek 10000 metro bete beharko dituztelarik. Lehenengo irteera goizeko hamarretan emango da, lasterketa nagusia ordu eta erdi beranduago abiaraziko delarik.

Sariei dagokionez, azpimarratu behar da kategoria guztietako lehen hiru sailkatutakoek sariak eta elastikoak jasoko dituztela. Gainera, 16urtetik gorako guztiek elastiko bana eskuratuko dute parte hartu eta amaitzeagatik bakarrik, sailkapenari erreparatu gabe. Antolatzaileek, guztira 2750 euro banatuko dituzte eskudirutan. Parte hartzeko, 16 urtetik gorakoek 6 euroko kuota ordaindu beharko dute. Izen-emateak egiteko ondoko bideak erabili daitezke: zentroaren egoitzara joan; 943 17 27 15 telefonora deitu; 943 03 01 93 faxera edo castillaleonermua@hotmail.com helbide elektronikora idatzi edo lasterketa bakoitza hasi baino hogeita hamar minutu lehenago mahaira bertara joan.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu