Enpanadaren lehengo jaia ospatuko da bihar herrian
Ermuak Enpanadaren lehenengo festa ospatuko biharkoan. Jaia herriko Zentro Galiziarrak antolatu eta Valdespinako Markesaren parkean egingo da. Euria egiten badu jarduera Zentroaren egoitzara –San Isidro kaleko lokaletara- lekuz aldatuko da. Jarduera herri osoari zabalik dago eta antolatzaileei herriari dei egin diote parte har dezaten. Egun osoan zehar Galiziako jaki tipiko eta ezagun horren inguruan jarduera ugari gauzatuko dira. Eguneko ekitaldi garrantzitsuenetako bat herriko lehen enpanada lehiaketa izango. Horretan nahi duen guztiak har dezake parte. Enpanadarik gozoenak sarituak izango dira. Lehenengo hiru saridunak 300 euro banatuko dituzte, irabazleak 150 euro eskuratuko ditu, eta bigarren eta hirugarrenak, hurrenez hurren, 100 eta 50 euro. Bazkari herrikoia ere egingo da, prestatutako jaki eta elikagaiekin. Bazkalondoan jolas herrikoiak egingo dira heldu nahiz gazteentzat eta baita, ‘chave’ eta igela izeneko jokoen txapelketak. Egun osoan taberna zerbitzua egonen da eta, bertan lurralde hartako ardo eta produktuak salduko dira. Jarduera musikaz girotuko da eta dantza eta musika taldeen emanaldiak ere izango dira.
Programa
- 12.45etan: Gonbidaturiko talde folklorikoen kalejira plazatik parkera.
- 13:00etan: ‘Noxa Xente’ taldearen ikuskizuna.
- 13.20etan: Sestaoko Galiziako Etxearen abesbatzaren kantaldia.
- 13.30etan: Enpanada lehiaketa.
- 14.30etan: Bazkari herrikoia.
- 16:00etan: Jolasak adinez nagusientzat
- 18:00etan: Jolasak txikientzat.
- 18.30etan eta 19:00etan: Gonbidatutako talde folklorikoen ikuskizunak.
Lotutako albisteak
Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin