Enpanadaren lehenengo festa positibotzat jo da

01.10.07
Gizartea

Herriko Zentro Galiziarrak oso positibotzat jo du enpanadaren lehenengo festa. Jaia azken asteburuan ospatu da, partaidetza oso altuarekin. Bertara hurbildu den jendetza hainbeste izan da, antolatzaileak jarritako txosnak ezin izan duela guztien eskariari erantzun, eguerdirako produkturik gabe geratu baitzen. Zentroko presidentea, Gonzalo Alvarez, pozik agertu da jaiarekin. Baina, zapore gazi-gozoa geratu zaiola aitortu digu, ‘arratsaldeko ordu batak eta laurdenetarako produkturik geratu eta jendearen eskariari erantzuterik ez zutelako izan’. Eguraldiak lagun, Valdespinako Markesaren parkera jende ugari bildu zen, antolatzaileek espero zutena baino askoz gehiago. Enpanada amaitzear zegoela eta, antolatzaileek beste dozena bat ekarri zituzten baina ordu bete gehiagorako besterik ez ziren izan. Eguraldiak eta herrian goiz horretan ospatutako hainbat ezkontzak taberna usten lagundu zuten.

Enpanada lehiaketa oso animatua egon zen. Jakiak bertan prestatu zituzten hamabi partaidek. Epaimahaia José Rodriguez sukaldariak, eta Pepe Prado eta Jose Olañeta –Arari gastronomia elkarteko kideek- osatu zuten. Lehenengo bi sariak Sestaotik etorritako perntsonentzat izan ziren, herrian hirugarrena geratu zelarik. Saridunak, ondokoak izan ziren:

Sailkapena

  • 1. Divina San Martin (Sestao) 150 € eta garaikurra
  • 2. Zoila González (Sestao) 100 € eta garaikurra
  • 3. José Luis Pradera 50 € eta garaikurra

Lehiaketaren ondorengo herri bazkaria ere oso animatua izan zen, bazkalondoko jolasak bezalaxe. Musika eta folklore emanaldiek, festa eguna girotzen lagundu zuten.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin