Kultur ezberdinen arteko harremanak sustatzeko programa
Udaleko Immigrazio zerbitzuak Magrebetik etorritako pertsonentzat programa monografikoa prestatu du.Bertan hainbat jarduera biltzen dira, zeintzuek urteko azken hiruhilekoan eta datorreneko lehen hilabeteetan gauzatuko diren. Programaren helburua kultur ezberdinen arteko harremanak sustatzea da, elkarren arteko ezagutzaren bidez integrazioa lortzeko. Programa horretan hainbat jarduera biltzen dira, partaideek zerbitzu eta azpiegitura sozio-komunitarioak ezagutzeko aukera izan gerora, erabiltzen segi dezaten. Programa eta jarduerak Magrebetik etorritakoentzat antolatu dira eta, bereziki magrebtar emakumeentzat. Nolanahi ere, azpimarratu behar jarduerak zabalik daudela gainerako herritarrentzat ere. Programak arabieraz eta gaztelerazko eskolak, zine emanaldia, eta kirolean murgiltzeko hastapen ikastaroa emakumeentzat aurreikusten dira. Bestalde, ramadanaren amaierarako jaialdia eta musulman erlijioaren barneko ezkontzen aspektuetako gauzekin erakustaldia jarriko da Lobianon, datorren urteko otsailean.
Jarduera guzti horien nondik norako zehatzak –egun, leku eta orduak-, Immigrazio zerbitzuak argitaratutako bi orrikoan jasotzen dira. Programari KulturArte deitu zaio. Horri –yalah•- legenda ere erantsi zaio, zeina ‘goazen ’ gisa euskaratu dezakegu.
Lotutako albisteak
Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin