Artarraik mendiari buruzko zortzigarren jardunaldiak antolatu ditu

09.10.07
Gizartea

Artarrai Mendi Taldeak mendizaletasunari buruzko zortzigarren kirol eta kultur jardunaldiak antolatu ditu. Jarduerak atzokoan hasi ziren eta hilaren 19ra bitartean gauzatuko dira. Taldeak egitarau borobila prestatu du eta bertara hainbat jarduera bildu ditu: hitzaldiak, erakusketak, proiekzioak, txangoak eta argazki rallyak, besteak beste. Erkidegoan izan dugun eskalatzailerik handiena ere, Josune Bereziartua bera, gure herrian izan zen atzokoan, jardunaldien estreinaldian, diaporama bat aurkezteko. Proiekzioari honako titulua jarri zion: ‘Uda alpinoa.Kirol eskaladatik horma erraldoietara’. Jardunaldiotan mendizaletasunari buruzko hainbat aspektu jorratuko dira, horien artean: osasuna eta espedizioetan ibilitako mendizaleen hitzaldiak. Jarduera guztiak Lobiano Kulturgunean egingo dira, arratsaldeko 7etatik aurrera. Egitaraua informazio gehiagoren atalean eskaintzen dugu, jarduera guztien berri zehatza izan nahi dutenentzat.

Jarduera paraleloak

Artarraik, bestalde, erakusketa ere jarri du Lobianoko aretoetan, non gaur egungo eta antzinako materialak ipini dituen. Azken urteetan, materialak teknikoko aurrera egin dute izugarri. Erakusketa hori zabalik dago urriaren 14ra bitartean. Berori zabalik dago arratsaldeko 6etatik 8etara lanegunetan eta ordu 12etatik ordu bietara aste-bukaeratan. Halaber, udal liburutegian ere, gaiaren inguruko liburuen eta ikus-entzunezko materialak ikusgai jarri dira. Liburutegiak berariazko irakurketa-gida bat ere prestatu du.

Mendiko materiala ikusgai duen Lobianoko aretoetariko bat.

205 bazkide

Artarraik aurten 205 bazkide ditu eta horietatik, 181 federatuta daude. Taldea 166 pertsona heldu eta 15 ume eta gaztek osatzen dute. Generoari dagokionez, gizonezkoak 154 dira eta gainerako 51ak, emakumeak. Bazkideek urtero 12 euroko kuota ordaintzen dute. Taldea ostegunero biltzen da Teresa Murga ikastetxe ohiko lokaletan, arratsaldeko zazpi eta erdietatik zortzi eta erdietara bitartean. Artarraik web orria du, bere helbide elektronikoa: www. artarrai.com delarik. Taldearekin harremanetan jarri nahi dutenek bi aukera dituzte: artarrai@euskalnet.net posta elektronikoko helbidera edo herriko 134 posta-kutxatilara idatzi.

Lotutako albisteak

Imagen
Jon Iraola, Beatriz Gámiz eta Eneritz Azpitarte Eibarko, Ermuko eta Zaldibarko alkateak, Ermua-Eibar bidea eraikitzeko proiektuaren hitzarmenean | Jon Iraola, Beatriz Gámiz y Eneritz Azpitarte, alcaldes/as de Eibar, Ermua y Zaldibar, en la firma del convenio para el camino Ermua-Eibar
22.07.25
Ermuak, Eibarrek eta Zaldibarrek hitzarmena sinatu dute udalerrien arteko bidea suspertzeko

Proiektuak oinezko eta txirrindularientzako eguneroko joan-etorriak erraztuko ditu eta inguruko herrien arteko lotura hobetuko du
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita