Auzopolis ekimenak urtea betetzen du gaur: zorionak!
''Auzopolis'' ekimenak bere lehenengo urtea betetzen du gaurko egunean. Arrazoi horregatik, bikote bultzatzaileak eta bazkide diren guztiak, egunak merezi duen bezala ospatuko du. Miguel Díez sukaldari ermuarrak tarta bat atondu eta ¡Auzopolis'' izena jarri dio. Ermuar gaztearen gozo hori gaur arratsaldean herriko plaza nagusian egingo den ekitaldian aurkeztuko da. Ekitaldia arratsaldeko zazpietan egingo da eta bertan aipatu tarta hori dastatzeko aukera izanen da. Urtebetetze jai horretara ekimenaren lagun eta laguntzaileak gonbidaturik daude, herriko hainbat gizarte eragilerekin batera.
Proiektuaren sortzaileak diren Inma Pagaldai eta Maite Fernandezek urte beteko ibilbidea lerro batzuetan laburbildu dute. Idatzi horetan diotenez ''2006ko urrian auzopolis priektua besterik ez zen. Egun errealitate sendo eta atsegina da. Eguneroko zailtasunei aurre egiten laguntzen digun baliabidea. Hori horrela bada, pertsona ugariren laguntza eta ahaleginari esker lortu da. Horregatik, egunak merezi duen bezala ospatuko dugu, guztiak batera eta modu berezian". Udalaren izenean, bide noetaz baliatzen gara talde osoa zoriontzeko eta urte askotan aurrera jarraitzeko oparitzeko. Zorionak!
Lotutako albisteak
Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin