-Mexiko Rebelde- lelopeko jardunaldiei hasiera eman zaie gaur
Komite Internazionalistak ''Mexiko Errebelde''lelopean antolatu dituen jardunaldiei hasiera eman zaie gaur. Jardunaldiak urriaren 27ra bitartean luzatuko dira. Egitarauan, besteak beste, argazki erakusketak, proiekzioa, antzerki emanaldia, musika, jaialdia eta hitzaldia bildu dira. Jardunaldien barne aipatzekoak dira argazkilari mexikar ospetsu biren erakusketak. Erakusketa horiei ''Pasajes mexicanos y Pueblo Indigena Maya'' titulua jarri zaie. Argazkilari ospetsuak Frida Hartz eta Eduardo Vera dira. Antolatzaileek ekimen honekin Mexikoko errelitatea gureganatu izan nahi dute, kontrastez eta ezberdintasunez beteriko herria baita, bizirik dagoena, aniztasunean eta mugimendu sozial iraultzaileetan aberatsa dena.
Erakusketan berrogei argazki ikusi ahal izango ditugu, zuri-beltzak eta koloretakoak. Argazkilariak Maya herriaren argazkiak aurkeztuko dizkigute, batez ere Chiapas inguruko indigena zapatisten emakume eta gizonenak. Horretara, gaur eguneko Mexikoko nekazal giroaren argazkiak ere bildu dira, adibidez artoa, tabakoa edo pulkea eraiten dituzten ekoizle eta langileak. Bikotearen argazkiak kontraste ugari dituen herri baten egoera soziala deskribatzen dute. Emakume mexikarraren, biziaren eta herri indigenen irudiak dira.
Frida Hartzek jadunaldiak ireki ditu gaur arratsaldean. Bere erakusketa Emakumearen Topagunean estreinatu da. Autorea bertan izan da bilduma aurkezten eta ondorengo bisitaldia gidatzen. Erakusketa datorren ostiralera artean bisitatu ahal izango da, goizeko 9,30etatik ordu 1 eta erdietara goizez eta 4etatik 8etara arratsaldez.
Jardunaldiek larunbatean jarraituko dute. Arratsaldeko 5etatik aurrera herriko plazan bideo emanaldiak egingo dira, bertoko jakiak dastatu ahal izango dira, antzezlana aurkeztuko, eta musika talde baten emanaldia ikusi ahal izango dira. Gauean, jaialdiak Eskilarapeko Ateneoan jarraituko du, 10,30etatik aurrera.
Lotutako albisteak
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian