Iñaki Zuzaren hitzaldia gaur, mendiko jardunaldien barne

17.10.07
Gizartea

Iñaki Zuza goi mendietako gidari eta laguntzaileak alpinismoaren inguruko diaporama aurkeztuko du gaur arratsaldean Lobiano Kultur Gunean. Proiekzioa arratsaldeko zazpietan hasiko da. Saioa Artarrai Mendi taldeak antolatu du eta mendiko zortzigarren jardunaldien egitarauaren barne txertaturik dago. Iñaki eskarmentu handiko mendizale hernaniarra da, igoera eta espedizio ugaritan parte hartutakoa. Gaur arratsaldeko saioan igo dituen mendietako biren materialarekin muntaturiko diaporama ekarriko digu. Mendi horietako lehena Nepalen dagoen eta ia 7000 metroko altuera duen ‘Ama Dablan’ izenekoa da. Bigarrena berriz, Txileko ‘Cerro Marmolejo’ mendirako igoeran bildutako materiala da. Azken honek ere, 6000 metrotik gorako altuera du.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin