-Berotu zaitez-, herriko Merkatari eta Ostalarien azken kanpaina

22.10.07
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak –ACHE delakoak- lehen kafearen astea Ermuan gauzatzen dihardu. Ekimen horren bidez aste honetan zehar herriko dendetan erosketak egiten dituzten bezeroei kafea doan hartzeko baleak banatuko zaizkie. Horrela, erosketa bakoitzaren eta bere zenbatekoaren arabera, erosleari bale bat edo gehiago ematen zaizkio, gerora kanpainarekin bat egin duten ostalaritzako lekuetan trukatzeko edo ordain moneta gisa erabiltzeko. Ekimenaren lehenengo edizioa da, zeina indarrean egongo den datorren larunbatera bitartean. Txartelak erabiltzeko azken eguna hilaren azkena izango da, hots urriaren 31a. Jarduera hau erkidegoan ospatzen den euskal merkataritzaren asteren barne txertatzen da eta bere helburua herriko jarduera komertziala bultzatzea da. Kanpainari ‘berotu zaitez’ leloa jarri zaio.

Ekimenean produktu ezberdinetako hogei bat dendek hartzen dute. Parte hartzaileak ondokoak dira: Artarrai, Feder ópticos Igmar, Itsaskolor, Family Company, Enter informatika, Stilo, Drach, Eva oinetako denda, Idoia Denda, Tejidos Lady, Ramos gizonezkoen moda, Pablo oinetako denda, Beta iluminación, Eder oinetako denda, Fontanería Valle, Malla ileapaindegia, Dulce bebé Peque´s, Trastevere, Elur estetika, Irudi, Doan, Horacio gizonezkoen moda. Txartelak ondoren zerrendatzen ditugun taberna eta kafetegietan erabil daitezke: Batzoki, Carpe Diem, Cheers, D*Q Mouth, Herga, Mendiola, Titanic, Torrekua, S. Antonio okindegia, Pizzeria Virama eta Xagua.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.