Eduardo Vera argazkilariak, Lobianora ekarritako bilduma aurkeztuko du
Eduardo Vera argazkilari mexikarrak, Ermura ekarri duen argazki bilduma aurkeztuko du gaur iluntzean. Erakusketa Lobianon jarrita dago eta arratsaldean inauguratuko da. Argazkilaria irekiera ekitaldi horretan bertan izango da eta aurkezpenaren ondoren bisita gidatua egingo du bertaratutakoekin batera. Aurkezpenean luncha egongo da. Argazki bilduma ‘Pasaje mexikarrak eta Jatorrizko Herri Maya’ titulatzen da eta horren bigarren zatia da, aurreko astean Frida Hartz ‘Emakumearen Topalekuan’ jarritakoaren jarraipena. Erakusketa hauek eta beste hainbat jarduera Komite Internazionalistak ‘Mexiko Errebelde’ lelopean gauzatzen diharduen jardunaldien barne daude. Argazki erakusketa zabalik izango da datorren larunbatera bitartean. Bisita daitekeen orduak arratsaldeko 6etatik 8etara bitartean da.
Eduardo Verak azken hiru hamarkadetan bildutako materialetik 149 argazki aukeratu eta erakusketa jarri zuen, Mexikoko Coyoacan herriko ‘Las Americas’ Zentro Kulturalean. Bestalde, Texaseko Austin herriko Artisten Elkartearen hogeita hamargarren urteurrenean ere parte hartu du. Egin dituen lanen artean hainbat diskoen azalak daude eta baita liburu ugaritan argitaratutako argazkiak.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.