-Liburutegien nazioarteko eguna- ospatzeko jarduera bereziak egingo

24.10.07
Udal Liburutegia

Gaurkoan Liburutegien nazioarteko Eguna ospatzen da mundu osoan. Hori horrela, gure udal liburutegiak ospakizunarekin bat egin eta hainbat jarduera antolatu ditu erabiltzaileentzat. Egun osoan zehar ume, gazte eta helduekin jarduera ezberdinak egingo ditu. Egun berezi honetan, herritarroi dei egin digute gure liburutegira joan gaitezen eta ekintzetan parte har dezagun. Ondoren, laburbilduta doazkizue prestatutako jarduera batzuk, interesgarriak izango daitezkeelakoan:

ILUSTRAZIOAK EGITEN IKASTEKO TAILERRA

6 eta 12 urte bitartekoa bazara eta ilustratzeko oinarrizko tresnak ikasi nahi badituzu arratsaldeko 17,30etatik 19etara egingo den tailerrean parte hartzeko izena eman dezakezu. Plaza mugatuak dira eta aldez aurretik liburutegian izena eman behar da.

ERREZITALDIA

Arratsaldeko 19,30etan liburutegian kandelak piztuko dira eta liburutegiko zenbait erabiltzaileren eskutik olerki, prosa eta musika errezitaldia hasiko da. Jarduera honetan Musika Eskolako irakasle eta ikasleek ere hartuko dute parte. Sarrera doan da eta bakarrik puntualtasuna eskatzen da.

OPARIAK

Norbait ekartzen baduzu liburutegiko bazkide-txartela egitera, biak opari bana jasoko duzue.

Anima zaitez eta pasa ezazu egun zoriontsua zure liburutegian!

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez