Haurtzaindegiko haurrek haur liburutegia bisitatu dute
Gaur goizean haurtzaindegiko 15 umetxok udal liburutegian izan dira, instalazioa ezagutzen. Taldea bi urteko gaztetxoek osatzen zuten eta bi begirale-zaintzaileekin bertaratu dira. Taldea hiru ordu laurdenez egon da zerbitzuan. Hans Christian Andersen idazleak idatziriko “El soldadito de plomo” ipuinaren pertsonaia bat –dantzaria-bertara joan zaie, haiekin bisitaldia pasatzera.
Pertsonai horren bidez, jolasean eta hizkuntza erraz errazean oinarriturik, haurrentzako txokoa eta bertan dauden liburuak erakutsi zaizkie. Material dibertigarri horren bidez liburutegia eta irakur zaletasunarekin harremanetan jar daitezela nahi izan da. Haurren txoko horretan plastikozko liburuak dauden zeintzuk busti eta baineran sar daitezke. Halaber, forma eta egitura ezberdinak dituztenak ere, guztiak oso aproposak izanik umetxoentzat. Umeek liburutegira ekarri berri diren hainbat ale zabaldu eta estreinatu dituzte.
Gaur Liburutegien nazioarteko eguna ospatzen da eta, antolatutako ekintzen artean, honakoa eguneko lehena izan da.
Lotutako albisteak
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez

