Herriko txirrindulariak omentzeko ekitaldiarekin irekiko dira gaur Mikologi jardunaldiak

25.10.07
Gizartea

Gaur arratsaldean hasiera emango zaio herriko Mikologia Jardunaldien hogeigarren edizioari. Azken edizioetako bideari jarraiki, eguna kirolari dedikatuko zaio. Irekiera ekitaldia afaria izango da eta horretan Euskaltel ekipoko kide eta herriko txirrindulari diren Aitor Galdos eta Aitor Henándezi omenaldia egingo zaie. Afaria ‘La Amistad’ elkarte gastronomikoan egingo da, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera. Afari horretan txirrindularitzaren eta perretxikoen zaletasunak uztartzen dituzten ermuar ugari izango da.

Bestalde, gaur arratsaldean urteroko argazki rallyari baita ere hasiera emango zaio. Lehiaketaren sariak igande eguerdian entregatuko dira erakusketaren ondoren.

Biharko egunean, Pablo Garcia Azkarate adituak ikus-entzunezko bat ekarriko du Lobiano Kultur Gunera. Ekitaldia arratsaldeko zapi eta erdietarako iragarrita dago. Larunbateko eguna, perretxiko eta onddoak biltzeko erabiliko da herriko eta inguruko mendietan zehar. Arratsaldean, bildutakoa aleak sailkatuko dira, hurrengo eguneko goizean erakusketa jartzeko.

Igandean aurtengo edizioari amaiera emango zaio. Jarduerarik garrantzitsuena goizeko erakusketa izango da, herriko plazan jarriko dena. Baskonia anaiek erakusketa girotuko dute beren musika eta soinuekin. Halaber, dastatze, eskulanak eta bestelako ekitaldiak ere izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin