Hirurogeita hamar ikasle Debara joan dira kostako ekosistema baloratzeko
Herriko hiru ikastetxek eta hirurogei bat ikaslek Debara joan dira gaur trenez, kostaldean landa-lana egin ahal izateko urteroko legez. Txangoa ‘Azterkosta’ programaren aurtengo edizioaren barne txertatzen da eta kostaldeko ekosistema ezagutzeko ingurumen tailerren ekintzari amaiera emateko erabiltzen da. Sallabente Eskola, Ongarai Eskola eta Eskolabarri ikastetxeek eta horietako ikasleek gure kostaldeko ekosistema aztertzeko xedez Deban izan dira gaur goizean. Taldea trenez joan da eta bidai hori Mari Asun Ardantzak zuzentzen duen udal Ingurumen zinegotzigoak ordaindu du.
Ingurumen tailerren bidez ikasleek aspektu teorikoak ezagutu eta barneratzen dituzte. Ondoren, ikasleek ikasitakotik praktikarako jauzia egiten dute gaurkoa bezalako txango, irteera eta landa-lanaren bidez. Hori horrela, gaur Deba herrira joan dira bertako ekosistema eta bere ezaugarriak ‘in situ’ ezagutzera eta bereziki, labarra aztertu eta miatzera. Taldea 74 ikasle eta hainbat irakasle eta begiralek osatu dute. Hondartzan eta inguruetan lanean goiz osoa eman ondoren, eguerdirako bueltan izan dira.
‘Azterkosta’ ekimena, Europako ‘Coast watch’ izeneko programaren barne dago, gurean Eusko Jaurlaritzak kudeatzen duelarik. Ikasle ermuarrek gaurkoan, besteak beste, kostaldeko animaliak, landareak eta uraren kutsadura indizeak aztertu dituzte. Lan horretan, ikasleek berariazko material berezia erabili zuten eta horien artean aipatzekoak dira, animali eta landareak identifikatzeko plantilak, laginak hartzeko pote bereziak, gerora urak zuen oxigeno, nitrato eta nitritoen maila neurtzeko. Gaurkoan ezusteko ederra hartu du taldeak ohiko medusa, izkira, lapa eta anemonaz gain beste hain espezietakoak eta bizirik aurkitu baitituzte. Arrainen espeziean aurkitutakoak olagarroa, zarboa eta ilargiarraina izan dira. Hegaztietan, berriz ahate eta ubarroi bana ikusi dute.
Horrekin guztiarekin, gure ikasleek ekosistema bera zer den eta animali eta landareen arteko harremanak ezagutu dituzte, Debako Santiago hondartza ezagunean. Azken batean, helburu nagusia ikasleek ingurua ezagutu eta hori zaindu eta errespetatu beharrari buruz sentsibiliza daitezela da.
Lotutako albisteak

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita

Gogobetetze-inkestek parte-hartzaileen eta familien gustua islatzen dute. Gazteria Sailak datorren edizioan plazak gehitzeko lan egingo du