Geriatria eta lehen sorospeneko ikastaroak

06.11.07
Gizartea

Eibar eta Ermuko Gurutze Gorriak ikastaro bi antolatu ditu azaro honetarako. Ikastarook geriatria eta lehen sorospenak landuko dituzte 30 ordutan, azaroaren 12tik 23ra bitartean, biak barne. Ikastaroak astelehenetik ostiralera bitartean emango dira, arratsaldeko 6etatik gaueko 9etara bitartean. Geriatria ikastaroa Sallabente ikastetxean emango da eta lehenengo sorospenei buruzkoa Lobiano Kultur Gunean. Izena eman edo argibide gehiago jaso nahi dutenek, autobidearen alboan (Gipuzkoa Etorbidean) erakundeak duen egoitzara jo edo bertako 943-176248 telefonora dei dezakete.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin