ZF Lemförder TVA Ermuan oin txiki bat duen enpresa partzuergo erraldoia
TVA gaur egun Zepellin Fundation (ZF) izeneko multinazionalaren barne dago. ZF talde hori munduan automobilentzako osagaiak egiten dituzten hamabost ekoizle handienen artean dago. Taldeak 50.000 langiletik gora ditu, munduan barrena bananduta dituen 125 fabriketan, horietako bat gure herrian dugularik. Taldeak urtero hamar mila milioi eurotik gora fakturatzen du. TVA ZF Lemförder talde germaniarrean txertaturik dago. Azken hau automobilentzako serie motzak ekoizten nagusi eta liderra da. Espezializatuta dago errotulak, direkzio barrak, esekidurako beso eta tiranteak ekoizten, automozio konstruktoreentzat (4x4, industrialak eta kamioiak) eta ibilgailu berezientzat (nekazaritzakoak eta eraikutzakoak). Bere bezero zuzenen artean munduko automobil ekoizle garrantzitsuenak daude, esaterako Nissan, Suzuki, Renault edo Mercedes. Enpresa sortu berritan hiriguneko lokal txiki batean ekin zion bere ibilbideari, gerora beste handiago batera pasatuz. Azkenik, gaur egun duen egoitzara lekuz aldatu zelarik 1982 urtean. Egoitza hori eta bere pabiloiak handitu egin zituen 1998an. Faktoria Zeharkalen dago (Mallabirako bidean, Urtia industrialdean kokatuta).
Izen handiko firma baten ibilbidea
1989an Nissan enpresaren hornitzaile egiten da. 1992an ANSA Lemförder akziodun egiten da. 1995ean bere burua ebaluatu zuen, EFQM ereduaren arabera. Harrez geroztik, etengabe eta buru‑belarri jardun du berrikuntzaren eta kalitatearen alde lanean. 1996an eskuratu zuen ISO 9001 eta Lemförder taldean ehuneko ehunean sartu zen. 1998 instalazioak handitu eta kamioien proiektuari heldu zion. Gainera antolakuntza eredua irauli eta mini-fabriken eta talde autogestinatuekin hasi zen lanean. Urtebete beranduago, bigarren ebaluazioa Euskalitekin egin zuen, EFQM ereduaren arabera, Zilarrezko Q saria eskuratuz. 2001ean QS 9000 ziurtagiria lortu zuen, eta honen ondoren ISO 14001 eta la ISO/TS 16949 bilduz, 2003 eta 2004. urteetan, hurrenez hurren. Iaz, Eusko Jaurlaritzaren urrezko Q saria atzemanez. Aurten, berriz mende erdia bete du, ez da gauza makala.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren