Familiak ere, kontatu kontatzen du, irakurtzaletasua sustatzeko tailerra

22.11.07
Udal Liburutegia

Ermuko udal liburutegiak, Eusko Jaurlaritzaren “Irakurri” kanpainarekin bat eginik, “Familiak ere, kontatu kontatzen du” izenburuko tailerra antolatu du. Ekimena 3tik 6 urtera bitateko familientzat da, hots: guraso eta seme-alabentzat. Tailerraren xedea liburu, irakurgai eta irakurtzeko zaletasuna gazte-gaztetatik sustatzea da. Tailerraren saioak euskaraz nahiz gazteleraz izango dira.

Tailer hori ordu betez luzatuko da, eta familiako kide guztien parte hartzea espero dute antolatzaileek. Tailerraren lehen saioa azaroaren 27rako antolatu da. Lobianon egingo da, arratsaldeko 6etatik aurrera eta gazteleraz egingo da. Egun bat geroago, -azaroaren 28an- bigarren saio eginen da, kasu honetan, euskara hutsean burutuko dena.

Parte hartzaile guztiei “Familiak ere, kontatu kontatzen du. Irakurtzeko gogoa etxean pizteko  12 urrats” gidaren ale bana banatuko zaie. Ekimenean parte hartu nahi dutenek, aldez aurretik izena eman beharko dute udal liburutegian bertan. Erdarazko saiorako azaroaren 26 baino lehen eta euskarazko saiorako, bezperako egunerartean. Ekimena aurrera ateratzeko liburutegiak udal euskara zerbitzuaren laguntza eta elkarlana jaso du.

Argitaratu diren giden argakia. Horelako bana partehartzaileei banatuko zaie

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez