Udal liburutegiak bere web-gunea berritu eta osatu egin du

05.12.07
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak bere web-gunea berritu eta osatu egin du. Liburutegiko lankideek lanean etengabe eta adoretsu dihardute eta web-gune korporatibo honen barne duten atala estreinatu eta urte erdira hori moldatu eta osatu egin dute. Liburutegikoek bi atal berri erantsi diote siteari. Lehenengoari gehiena izenburua jarri diote, bertan maileguan utzitako materialaren estatisten arabera gehien ikusi eta irakurritako material jasotzen baitute bertan. Bigarren atala, zerbitzuko bazkide eta erabiltzaileek eginen dute, pertsonak gainerakoei liburu zehatzak irakurtzeko gonbitea luzatzen baitiete bertatik. Horretan, ale hori zergatik aukeratu eta proposatzen duten argudiatzen dutelarik.

Bestalde, liburutegiko orri nagusiaren itxurari ere ukitu bat egin diote, albisteei dedikaturiko espazio handitu egin baita. Hemendik aurrera, albisteen atalean hiru gai izan ordez bost egongo dira. Udal liburutegiak ekimen propio ugaritan murgilduta ibiltzen da eta, beste askotan ere laguntzen du, horregatik, informazio eta albiste asko sortzeko gauza da. Guk liburutegiko orrietara bideratzeko lotura egin eta eskaintzen dizuegu, beheko informazio gehiagoko atalaren bidez. Interesaturik izan zaitezketenak, arren, sakatu gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez