Udal liburutegiak FEMP erakundearen sari berezia jaso du

11.12.07
Udal Liburutegia

Ermuko udal liburutegiak FEMP erakundearen (udalerri eta probintzien Espainiako federazioaren) saria eskuratu du, irakur zaletasuna sustatzeko 2007 kanpainan. Saria honetan datza: 200 liburu, orrialdeen markagailuak eta bestelako material berezia. Kanpaina hori urtero antolatzen dute Kultura Ministerioak eta FEMP erakundeak, Coca-Cola Espainia Fundazioaren laguntzarekin.

Aurtengoarekin bederatzigarren urtea da, gure udal liburutegiak jarraian saritua izan dela. Sari hori bertan garatzen ari den lanaren errekonozimendutzat jotzen da eta, liburutegiko fondoei mesede handia egingo die aparteko ekarpen horrek. Gainera, liburutegiak eskaintzen dituen jardueretan ere eragina izango duela espero da, erabiltzaileei gauza gegiago eskaintzeko asmoa baitago.

Sariak 200 ale berri dakar barne, horien artean liburu tematikoak eta haur eta gazteentzako fikziozkoak daudelarik. Horiekin batera, orri markagailuak eta poltsak ere Badajoz. Gainera. Kontu kontalariaren saio berezi bat ere antolatuko da, oraindik zehazteke dagoen egunean. Bestalde, Kamishibai (Japonian jatorria duen antzerki eta ipuin kontalarien saioak uztartzen dituena) jardueraren inguruan ere gauzak antolatzea aurreikusita dago.

Mimoak eta begi-keinuak, irakurri eta gozatzeko

Aurtengo edizioan aurkeztutako proiektuaren izenburua Mimoak eta begi-keinuak, irakurri eta gozatzeko izan da. Horretan erabiltzaileei mimoak egiteko asmoz aurreikusitako jarduerak zehazten ziren , besteak beste, lehiaketak, iradokizunak, irakurlearen egunak, eta abar…Eta bestetik, irakur zaletasuna sustatu eta hori aisialdiarekin lotzeko prestatu diren hainbat jarduera: interes guneak, espazio berean zerbitzu berriak ezartzea, herriko elkarteek antolatutako jardueretan parte hartzea eta horiekin lankidetzan aritzea, eta abar.

Irakur zaletasuna sustatzeko kanpaina hori 1998an hasi zen eta harrez geroztik urtero egiten da, 50000 biztanletik beherako herrietako liburutegientzat. Deialdiaren xedea liburutegi horietan haur eta gazteen artean irakur zaletasuna suspertzeko egiten diren jarduera, ekimen edo proiektuak saritzea da. Gurean, azken urteetan irakur zaletasunaren indizeak gora egin du, batez ere gazteengan.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez