Irakur zaletasuna sustatzeko X. Maria Moliner kanpainaren finalean sartu da udal liburutegia

18.12.07
Udal Liburutegia

Ermuko udal liburutegia irakur zaletasuna sustatzeko X. Maria Moliner kanpainaren finalera sartu diren hiru zerbitzuren artean egon da. Kultura Ministerioak jakinarazi berri digu hori orain egun batzuk gure udalean jaso izan dugun eskutitz batean. Eskutitz horretan adierazten zaigunez egun gutxi barru diploma bat jasoko dugu, liburutegiak aurkeztutako proiektuagatik. Udal liburutegiak 2007 honetan sari bat eskuratzeaz gain, edizioaren finalera sartutako hiru liburutegiren artea egon baita.

Mimoak eta begi-keinuak, irakurri eta gozatzeko

Aurtengo edizioan aurkeztutako proiektuaren izenburua Mimoak eta begi-keinuak, irakurri eta gozatzeko izan da. Horretan erabiltzaileei mimoak egiteko asmoz aurreikusitako jarduerak zehazten ziren , besteak beste, lehiaketak, iradokizunak, irakurlearen egunak, eta abar…Eta bestetik, irakur zaletasuna sustatu eta hori aisialdiarekin lotzeko prestatu diren hainbat jarduera: interes guneak, espazio berean zerbitzu berriak ezartzea, herriko elkarteek antolatutako jardueretan parte hartzea eta horiekin lankidetzan aritzea, eta abar.

Irakur zaletasuna sustatzeko kanpaina hori 1998an hasi zen eta harrez geroztik urtero egiten da, 50000 biztanletik beherako herrietako liburutegientzat. Deialdiaren xedea liburutegi horietan haur eta gazteen artean irakur zaletasuna suspertzeko egiten diren jarduera, ekimen edo proiektuak saritzea da. Gurean, azken urteetan irakur zaletasunaren indizeak gora egin du, batez ere gazteengan.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez