Gabonetako diru-bilketa kanpainari hasiera eman dio Caritasek

19.12.07
Gizartea

Ermua eta Mallabiko parrokietako Caritasek Gabonetako diru-bilketa kanpainari hasiera eman dio. Elkarteak herri bietako etxebizitzetara eskutitz bana bidali du. Idatzi horretan urtean zehar egindako lana eta eskainitako laguntzaren berri ematen da. Halaber, herritarroi diru-laguntza eskatzen zaigu pertsona behartsuei laguntzeko xedez, aurrerakoetan bezala. Eskutitzak bigarren gutun-azal bat dakar, bertan pertsonek gure borondatezko emariak sar ditzagun. Barnean ere lurraldean ‘Bihotz-bihotzez, lagundu zeuk ere! titulua duen kanpainaren hiru orrikoa ere sartu da. Emariak transferentzia bide egin daitezke bertan adierazitako kontu zenbakira, edota gutun-azalean diru.kopuru bat sartu eta hori mezan edo parrokiako bulegoetan entregatuz.

Elkarteak adierazi duenez jaso dituen laguntzei esker hainbat proiektu abiarazi ahal izan ditu. Horien artean ondoko hauek daude: oinarrizko gizarte ekintza atalean 43 pertsona edo familiei laguntza eman zaie, horrez gaiz, gizarteratze heziketaren barne sukaldaritza eta jostun ikastaroak egin dira eta Ekorropa denda aurrera atera da, non lanpostuak sortu diren. Datorren urteari begira, idatzian adierazten da gazte eta esnekien ekoizpena hobetzeko proiektuari helduko zaiola Peru lurraldeko Ticllos herrian. Ekimen hau aurrera ateratzeko gure udalak 12.113 euro jarri ditu. Caritas elkartea datorren urtarrilaren 9tik 13ra bitartean Lobianon egongo da bere jardueren berri ematen.

Caritasek iazko gabonetako kanpainan Ermua neta Mallabian 5260 euro bildu zituen. Urtealdi ekonomiko horretako gastuak 20.884,30 euro izan dira eta diru-sarrerak berriz 20.290,35 eutorkoak. Aurrekontu horren berre zehatza ere ematen dute, zenbakiak ondokoak direlarik:

Gastu eta diru-sarrerak
Gastuak Zenbatekoa Diru-sarrerak Zenbatekoa
Diru-laguntzak familiei 17.228,00 Gabonetako diru-bilketa 5.260,00
Pisuaren mantenua 355,29 Bestelako diru-bilketak 3.359,40
Sukaldaritza eta jostun ikastaroak 1.280, 70 Emariak 3.725,00
Fotokopiak 893,36 Elizbarrutiko fondoak 6.149,90
Telefono gastuak 368,00 Diru-laguntzak 2.350,00
Joan-etorriak 165,00    
Guztira 20.290,35   20.844,30

Lotutako albisteak

Imagen
14.05.25
Banarte Antzerki Tailerrak ‘Ensayo general’ muntaia aurkeztuko du

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude