Liburutegiak sariak bantuko dizkie -Megairakurleei- gaur

19.12.07
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak ‘Megairakurleak’ lehiaketako sari gehiago banatuko ditu gaur arratsaldean. Sari banaketa hori Lobiano Kultur Gunean egingo da, arratsaldeko seietan.

Irakur zaletasun sustatzeko ekimen hau urte hasieran jarri zen martxan. Lehiaketak sei urtetik hamaseira bitarteko gazteek saritzen ditu, baldin eta hiruhileko zehatz batean liburu kopuru bat irakurtzen badute. Irakurketa horiek zuritzeko urtarrilean eskuratu zuten agendako fitxa bana bete behar dute liburuko. Gutxieneko liburu eta irakurketa kopurura ailegatzen direnean baleak jasotzen dituzte, gero opariez trukatzeko. Hiru hileko honetako azken eguna, atzokoa izan zen. Parte hartzaile bakoitzak bildutako baleak eraman beharko ditu biharko ekitaldi horretara.

Ekimena hainbat helburu ditu; batetik eta nagusiena, irakur zaletasuna sustatzea eta, bestetik, liburutegiko erabiltzaileek autonomoak izan daitezela irakurgaiak bilatzen eta adin bakoitzerako aproposak direnak bilatzen. , irakur zaletasuna sustatu eta areagotzeko xedea duena. Lehiaketari ‘megairakurleak’ izena jarri izan zaio eta erabiltzaileek liburutegian autonomoak izan daitezela irakurgaiak bilatzen eta adin bakoitzerako aproposak direnak aukeratzen.

Lotutako albisteak

Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
'Kakorratz-lanean eta solasean' jardueraren edizio berrirako izen-ematea zabalik

Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez