Gaur odola emateko aukera izango da

20.12.07
Gizartea

Ermuko Odol Emaileen Elkarteak (Donaser izenekoak) odola emateko saioa antolatu du gaurko. Nahi duten bizilagun guztiek odol eman ahal izango dute, Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak herrira ekarriko duen unitate mugikorrean. Unitate hori elkarteko egoitzaren aurrean jarriko da, Bizkaia Etorbidean eta anbulatorio zaharraren aurrez aurre. Unitate Mugikor hori egun osoan Ermuan izango da eta odol-emateak goiz nahiz arratsaldean egin ahal izango dira. Goizeko ordutegia 9:30etatik ordu 2etara bitartekoa da eta, arratsaldekoa berriz, lau eta erdietatik gaueko bederatziak bitartekoa. Unitate mugikorra berriz etorriko zaigu, datorren asteko ostiralean. Abenduaren 28an. Egun horretan Sallabente auzoan izango da autobusa. Hortaz, gaurkoa eta datorren asteko saioak amaiera emango diote odol-emaileen 2007 honetako jardunari.

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko