Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

03.03.26
Berdintasuna
Ingurumena
Gizartea
Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu

Ermuko alkate andreak gutuna bidali dio gaur Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuari, Zaldibarko zabortegia ikuskatze-aktaren edukia ezagutu eta berehala azalpenak eta jarduerak eskatzeko.

Gure herriko udalaren ustez, ingurumen segurtasunerako eta inguruko biztanleen lasaitasunerako oso alderdi larriak jasotzen ditu aipatutako aktak. Bertan, besteak beste, honako alderdi hauek azpimarratzen dira: «lixibiatuak drainatzeko sistemaren mantentze-falta eta narriadura nabarmena, bai eta ubidera kontrolik gabeko isurketak gertatzeko arriskua ere, eta, neurririk hartzen ez bada, litekeela lursailaren egonkortasuna gutxitzea lixibiatuak metatu izanagatik, bai eta ingurumen-zaintzaren eta -kudeaketaren arloko gabeziak ere».

Beatriz Gamiz Ermuko alkateak idatzi duenez, “hau ez da gai xumea, ezta barne eztabaida teknikoa ere”, eta gogorarazi du zabortegia “2020an giza eta ingurumen tragedia lekua izan zela”, zuzeneko inpaktuak eraginn zituelarik inguruko udalerrietan, hala nola Ermuan.

Herritarrek ziurtasunak eta prebentzioa merezi dituzte, ez mezu anbiguoak”, adierazi du Gamizek, eta berretsi du Udalak “erantzun zehatzak, egiaztagarriak eta agirietan oinarriturikoak” eskatzen dituela.

Udalaren eskaerak

Eskutitzean, Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio bidal diezaiola:

  • Ikuskapen-jarduerak, errekerimenduak eta 2020tik aurrera agindutako neurri zuzentzaileak jasotzen dituen txostena; enpresa titularraren betetze-maila eta, hala badagokio, ez-betetzeen aurrean hartutako neurriak.
  • Drainatzeko eta lixibiatuak ponpatzeko sistemaren egoerari buruzko informazioa, euriteetan isurketak saihesteko bermeak eta egonkortasunari eta lotutako arriskuei buruzko balorazio teknikoa.
  • Indarrean dagoen ingurumena zaintzeko plana eta dituen emaitzak (ura, lixibiatuak, lurzorua eta airea), aldizkakotasuna, kontrol-puntuak, metodologia eta arduradunak adierazita.
  • Bilera tekniko eta instituzional baterako premiazko deialdia (Eusko Jaurlaritza – Foru Aldundia – inguruko udalak), informazio egiaztagarria partekatzeko, jardueren egutegia finkatzeko arduradunekin eta epeekin, eta komunikazio publikoko protokolo argia adosteko.

Irmotasuna eta lankidetza instituzionalerako prest

Ermuko Udalak, halaber, Jaurlaritzari adierazi dio prest dagoela Sailarekin eta inplikatutako gainerako erakundeekin lankidetzan aritzeko, zabortegiaren kontrol eraginkorra, ingurumenaren babesa eta herritarren lasaitasuna bermatze aldera.

Lotutako albisteak

Imagen
06.03.26
Ermuak berdintasun erreal eta eraginkorraren aldeko konpromisoa berretsi du

‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Imagen
06.03.26
'Haurren Hiri Laguna' aitorpena berritu du Ermuak 2029ra arte

Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Imagen
06.03.26
Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk

Lanak astelehen eta astearte gauean egingo dira, katenaria korronte elektrikorik gabe utzi behar delako