Kontsumo baxuko bonbillak banatuko zaizkie herritarrei astelehenean

21.12.07
Ingurumena

Energiaren Euskal Erakundeak (EEEk) kontsumo baxuko bonbillak banatuko dizkie herritarrei datorren astelehenean, gabon gau egunean. Ekimenak gure udalaren Ingurune sailaren laguntza eta babesa du. Erakunde horretako langile eta laguntzaileek ohiko haridun bonbillak kontsumo baxukoengatik trukatuko dituzte hiru ordutan zehar. Ekimena Zubiaurre eta Erdikokale kaleak bat egiten duten lekuan egingo da, Herga tabernaren ondoan, goizeko hamarrak eta erdietatik arratsaldeko ordu bat eta erdiak bitartean.

Klima aldaketari aurre egiteko, nazioarteko ekimen politiko sakonak ezinbestekoak badira, gutariko bakoitzak etxean egin ditzakegun gauza errazak ere behar beharrezkoak dira. Esaterako, betiko bonbillak kontsumo gutxikoengatik trukatzea. Hori da hain zuzen ere ekimenaren helburua, herritarrok etxean ditugun betiko bonbillak alde betera utzi eta eragingarriago eta kontsumo gutxiagokoak erabiltzen has gaitezela. Horiek erabilita, klimari eragiten zaion inpaktua gutxitu egiten da.

Aldaketa klimatikoaren aurkako oparia

Astelehenean banatuko diren bonbillak 15 wattio izango dute, ohikoetan 75Wkoen parekoak direnak, nahiz eta horien kontsumoa %80 gutxiago izan argi kantitate berbera emanez. Horrelako bonbilla berri bakoitzak, bataz beste, zerura klima aldaketako erantzule nagusia den CO2 gasaren tona bat isurtzea ekiditen du bere bizitza erabilgarri osoan zehar. Horrelako bonbilla batek pizturik 8000 mila ordu irauten du,hortaz, ohikoek baino zortzi aldiz gehiago irauten dute.

Ermuan hirurehun bonbilla banatuko dira. Kopuru hori banatutakoan amaitutzat emango da jarduera. Bonbilla bana emango zaio pertsona bakoitzari, interesdunak NANa aurkeztu ondoren. EEEren ekimen honek, Industria Ministerioaren Dibertsifikaziorako eta Energia Aurrezteko Institutuko babesa jaso du. EVEk aditzera eman duenez kanpina hau euskal herriko 32 herrietan egingo da, horietan 20.000 unitate banatuko direlarik.

Helburuak bat datoz udalerriaren jasangarritasunerako jarduera planarekin

Gure udala konprometiturik dago TokiAgenda21 ekimenarekin eta udalerriaren jasangarritasunerako jarduera planarekin. Azken hori iaz onartu zuen, 2006ko martxoaren 13an eginiko bilkuran. Aipatu jarduera planean ondoko lan ildoak jasotzen dira:

  • Udalerrian energia kontsumoa eraginkorragoa egitea eta kantitatea gutxitzea.
  • Aire kalitatearen kontrola hobetzea eta emisioak gutxitzea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.24
Herriko ikastetxeek eta udalak, Debegesarekin batera, 2030 Agenda bultzatuko dute

Indarrak batuko dituzte Debabarreneko 2030 Eskola Agendari bultzada berria emateko
Imagen
13.05.24
Auzo-erkidegoetan ibilgailu elektrikoak kargatzeko instalazioari buruzko informazio-saioa

Hitzaldia astearte honetan izango da, 18:00etan, Debegesak Eibarren duen egoitzan
Imagen
22.03.24
Ermuak argiak itzaliko ditu bihar ordubetez, planeta zaintzearen alde

20:30etik 21:30era argirik gabe utziko ditu ilunean Orbe plaza, antzokia eta udaletxea