I Energia Eguna: ekintza eta parte-hartzea, energia eraldatzeko

29.10.25
Erakundea
Ingurumena
Ekonomi Sustapena
Gizartea
Santa Ana auzoan gauzatu zen jardunaldia Klima eta Energiaren 2025 Astearen baitan

Santa Ana auzoa tokiko trantsizio energetikoaren mami izan zen aurreko ostiralean, ‘Energia Eguna’ ospatu baitzen, Klima eta Energiaren 2025eko Astearen edo ‘Asteklima’ deritzanaren esparruan gure udalak antolatutako jai-egun parte-hartzailea, Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunarekin bat eginez. Ekitaldiak eratu berri den "Ekielkar" energia-komunitatea jendeari aurkezteko eta bultzatzeko balio izan zuen. Proiektu horren helburua energia berriztagarria ermuarren eskura jartzea da. "Ekielkar" auzokideek, saltokiek eta Santa Anako Eskolabarri ikastetxeak partekatzen duten proiektua da.

Jardunaldiak helburu argia izan zuen: energiaren erabilera kontziente eta iraunkorra sustatzea, lotura komunitarioak sendotzea eta trantsizio energetikoarekiko tokiko konpromisoa ikusaraztea. Eta formula sinple baina indartsu baten bidez egin zuen: eginez ikasi, komunitatean partekatu eta keinu txikiak aldaketa handien hasiera direla erakutsi.

Jardunaldiak ‘drOp’ proiektuko kide direnak bildu zituen: udala, Tecnalia eta Mondragon Unibertsitatea, berrikuntza eta herritarren parte-hartzea erronka global bat ekintza zehatz eta gertuko bihurtzeko funtsezkoak direla erakutsiz. Belaunaldien arteko topaketa anitza izan zen, eta trantsizio energetikoa hurbilekoa, praktikoa eta partekatua izan daitekeela erakutsi zuen. Jarduera sinple eta dinamikoekin, ekitaldiak erronka global bat bihurtu zuen tokiko esperientzia eskuragarri eta atsegina, keinu bakoitzak etorkizun iraunkorrago bat eraikitzeko balio baitu.

Energia eskolan

Jardunaldia Eskolabarri ikastetxean hasi zen. Bertan, lehen hezkuntzako 147 ikaslek parte hartu zuten dinamiketan, eguzki-energiak nola funtzionatzen duen eta energia-komunitateak auzoari eta planetari zer onura ekartzen dizkion jakiteko. Hitzaldi interaktiboa izan zen, instalazio fotovoltaikoko benetako eredu batekin egindako erakustaldi praktikoaz — ikasleek eguzki-energia duen lanpara eta haizagailu bana pizteko aukera izan zuten — etxean eta ikastetxean energia aurrezteko konpromiso pertsonalen mural kolektibo prestatuz. Ikasle bakoitzak libreta biodegradagarri bana jaso zuen haziekin, aldaketa landatzen dela erakusten duen adibide praktiko gisa.

Plaza, ekintza kolektiborako gunea

Arratsaldean, partaidetza-prozesu baten ondoren plaza bihurtutako eta proba-fasean dagoen aparkaleku zaharra trantsizio energetikorako herritarren ekintza-gunea izan zen. 65 pertsonak baino gehiagok osatu zuten Pasaporte Energetikoa, lau stand tematikotan zeharreko ibilbidea: eguzki-energiaren gaineko mikro-akzioak, energia aurreztea, kontsumo arduratsua eta CO₂ emisioen murrizketa. Jarduera bakoitza praktikoa eta ukigarria izan zen: kableak entxufatzea, ohiturak kontsumoaren arabera ordenatzea, CO₂ baliokidetasunak idaztea edo bakoitzaren konpromisoak agerian jartzea. Izan ere, zerbait ukitu eta egin daitekeenean, ikaskuntza ekintza bihurtzen da.

Jardunaldiak musika eta trantsizio energetikoari buruzko erakusketa izan zituen. Pasaporte energetikoa osatu zutenek Km0 askari komunitarioa egin zuten, eta auzokideek aukeratutako horma-irudiaren bidez birziklatutako poltsa bana jaso zuten, auzoaren nortasuna eta ekintza kolektiboa sinbolizatzen dituena, berrerabil daitekeen botilatxo metaliko batekin batera, kontsumo arduratsuaren adibide.

Lotutako albisteak

Imagen
07.01.26
Antzokiak zineko lau genero anitz eskainiko ditu aste honetan

‘Ciudad sin sueño’, ‘La larga marcha’, ‘Playa de Lobos’ y ‘Tigre galdua’ proiektatuko ditu
Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
05.01.26
Errege Magoen kabalgata ilusioz eta opariz beterik dator

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Ermuan ibiliko dira ehunka lagunekin eta ehunka kilo gozoki banatuko dituzte