Zine-klubak urtea ez-ezik, ziklo eta aldia berriari ekingo dio

09.01.08
Kultura eta Gazteria

‘Mudo-Drogot Cinematógrafo’ taldeak hasi berri dugun 2008a ekingo dio aldaketa askorekin. Hortaz, ‘Urte Berri, bizitza berri’ errefrauaren esan nahiari orpoz-orpo jarraituko dio. Eta ez da esaldi hutsa. Zine-kluba goitik behera aldatuko baita aurten. Aldatuko diren gauzen artean ondoko hauek daude: lekua, formatoa, kartela eta prezioa, gora egin beharrean doan izatera pasatuko baita. Sinestezina ezta? Eta are gehiago estreinatu berri dugun urte batean, gauza guztiak gora egin ohi baitute lehen eguna hasi orduko, esaterako: argindarra, erregaiak, garraioak eta, oro har, zerbitzuak eta erosketa-otarra. Sarrera doan izatearen arrazoia, legez ezarritako arautik dator.

Lobianon, dvd formatean eta doan

Emanaldiak Zinema utzi eta lekuz aldatuko dira eta Lobiano Kultur Gunera eramango. Horren arrazoia, Zinema zaharrean aurtengoan hasi eta egingo diren berrikuntza lanak dira. Kultura sablean adierazi digutenez zine-kluba Lobianora eramatea erabaki da, “saioetan ez delako izugarrizko jendetzarik biltzen”. “Zinemazaleak Lobianon gustura izango direla uste dugu, leku eroso eta teknologikoki ongi ekipatua dagoelako” gehitu digute sailetik bertatik.

Horiek horrela, hemendik aurrera zine-klubeko filmak pantaila erraldoian (Cinemascope) ikusi ordez bideo disko digitalean (dvd-n) ikusiko dira. Hori da, hain zuzen ere, hemendik aurrerako saioak dohainik izango dira. Izan ere, bideoak alokatzen ditugunok jakin badakigu, hasieran ohar bat ekartzen dutela non esaten zaigun kopia horiek ezin direla irabazi asmoz erabili. Epe berri honi hasiera ematekoan, ekimena iragartzeko erabiltzen diren kartelak berritzea erabaki da baita ere. Kartel berria irudi modernoa du. Urtarrilak, azkenik, ziklo berria ekarriko digu, komedia independenteari dedikatuko zaiona. Azkenik, esan behar, emanaldien ordutegia ere aurreratu egingo dela, gaueko bederatzi eta erdietara pasatuz.

 Zine-klubeko jarduera iragartzeko diseinatu den kartel berria

Lotutako albisteak

Imagen
12.05.25
Zabalik XXXIX. Xornadas das Letras Galegas

Egitaraua hasita dago eta jarduera gehienak datorren asteburuan izango dira
Imagen
08.05.25
Vertigo Rock Fest jaialdia ospatuko asteburuan

Hamar taldek parte hartu eta joko dute maiatzaren 10ean, Orbe Kardinalaren eta Martxoak 8 plazetan eta kalean
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan