Makinak prest daude lenan hasteko Izarrako lur-zoruan

11.01.08
Hirigintza

Hondeatze makinak Urtiako eta Izarra ondoko lur-zatian prest daude lanean hasteko. Lur-zati horretan hirugarren sektoreko eta enpresa hazitegiko jarduerak jarriko dira. Lanak hastear daude eta horiek lurrak mugatu eta horiek izan dezakeen kutsadura ezabatzearekin ekingo dira. Jarraian hondeatze lanak egingo dira eta egitura altxatzeari ekingo zaio o kotara arte. Lanak edozein momentuan has daitezke, prestatutako jarduera protokoloari zehatz-mehatz jarraitzen baitio eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailaren sinadura bat besterik ez baita falta. Hasierako lan horiek ‘Construcciones Antzibar’ enpresari esleitu zaizkio, Udalbatzarrak abenduan egin zuen Osokoaren Bilkuran erabakitakoaren arabera.

Makineria prest dago lanean hasteko, lur.zatia libre eta hutsik geratu baita

Lur-zati hori garraioetako gidari eta kamioilariek erabili izan dute aurreko hilabetera artean. Une honetan hutsik dago garraioetako gidariek beren ibilgailuak atera dituztelako. Garraiolariek obrak epe gutxi barru hasi behar zirela jakin zutenean udalarekin bildu eta atera aurretik beste lekuren bat behar zutela adierazi zioten. Udala hainbat lekurekin harremanetan jarri zen konponbide bat aurkitu nahian. Eginiko kudeaketen artean SPRI (Industri Sustapenerako eta Birmoldaketarako Elkartea) jo zuen eta 3800 metro karratu dituen lur-zatia laga diezaiotela lortu du. Hori Mallabiako Goitondo industrialdearen hirugarren zatiko hasieran dago. Partzela hori Beheko Lau izenez adierazten dute teknikoki. Kudeaketa horietan ere Mallabiko Udalera jo zuen, horren udalarengatik laguntza handia jaso izan duelarik egoera hori aldi baterako konponbidea bilatzerakoan.

Udalak garraiolarientzat egokitu duen aprkaleku berria Goitondo indsutrialdean. Hau SPRI Elkarteak utzi dio gure udalari

Hirigintza atalak 36000 euro gastatu ditu aparkaleku berri hori egokitzen

Hirigintzako udal alorrak espazio berri horrek izango duen erabilerara egokitzeko lanetan hogeita hamasei mila euro gastatu ditu. Lurra nibelatu eta berdindu egin du eta gainera harri-geruza bat ere ipini du, hortaz gain, zonalde guztia hesi batez itxi du eta argia jarri sei puntutan. Hori guztia, bertan aparkatzen diren kamioi eta ibilgailuen segurtasuna ahalik eta gehien bermatzeko.

Aparkaleku berri hori erabil gai dute garraiolariek abendu hasieratik. Nolanahi ere, gehienek ez dute erabiltzen, Hanbre eta Trabaku gainaren artean dagoen industrialde berriaren azken fase horretara ez igotze arren. Gehienak Urtiako industrialdean bertan geratzea erabaki dute, egun Izarra baino pixka bat gorago dagoenean –Domaco enpresaren aurrean eta TVA Lemförder enpresaren eta Iberdrolaren estazio aren arteko gune horretan utziz kamioi eta furgonetak.

Orain, Urtiako industrialdean eta pixka bat gorago dagoen aparkalekua da erabiliena garraiolarien artean

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
18.06.25
Ekintza bandalikoak jasan dituzte Zerukoako igogailuak eta Ongaraiko bainu publikoak

Bi ondasunak konpontzeak 6.600 euro baino gehiagoko kostua izango du
Imagen
Previo_apertura_variante_sallabente_4
13.06.25
Aldundiak ibilgailu astunak desbideratzeko trafiko-azterlana aurkeztu du

Udalak eta Ermuko Saihesbidea herri plataformak emaitzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ostiral honetan