Aste honetako zine-klunean -Ciudad en celo- proiektatuko

23.01.08
Gizartea

Aste honetako zine-klubean ‘Ciudad en celo’ filma proiektatuko da. Emanaldia ‘Mudo-Drogot Cinematografo’ taldeak antolatu du eta Lobiano Kultur Gunean izango da, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera. Sarrera librea eta doan da. Honakoa urtarrileko hirugarren saioa da, zeina komedia independenteari dedikatzen ari zaio. Luzemetraia espainiarra eta argentinarra da, zeinak 104 minutuko iraupena duen. Herrán Gaffet da bere zuzendaria. Filma 2006. urtekoa dramaren generoan txeratzen da. Obran parte hartzen duten aktoreek ondokoak dira: Daniel Kuzniecka, Adrián Navarro, Dolores Solá, Nuria Gago, Claudio Rissiman, Viviana Saccone, Betiana Blum, Julia Calvo eta Carlos Kaspar.

Sinopsia

Buenos Aires hiriburuan Garllington izeneko taberna dago, bertara 40 urteko lagun talde bat sarri biltzen delarik. Istorioa udaberriko lehen egunetan garatzen da, jakiak erantsi eta gorputza askeago uzten dugun garaian. Une horretan taldea emakumeez eta sexuaz besterik hitz egiten ez duela konturatzen da. Tabernako jabeak –Dukek- futbolaz eta politikaz hitz egitea galarazi die, batez ere sarrien joaten diren bezero bik –Sergiok eta Marcosek- demandarik egin ez dezaten. Sebastianek tabernara joateari utzi dio azken boladan, Valeriak bezala. Azken hau, emakume liraina da, hiru lagunen neskalaguna izandakoa. Guztiek gaur egun bakarrik daude, ez dute bikotekiderik, ez eta harreman serio eta egonkorrik. Zahartzaroa maite duten norbaitekin konpartitu nahi badute, arlo hori lantzeaz arduratu eta bere sentimenduei kasu gehiago egin beharkodiotela jabetzen dira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.