Komedia Britainiar batek amaiera emango dio urtarrileko zine-klubari

30.01.08
Gizartea

Urtarrileko zine-kluba amaitzear dago. ‘Mudo-Drogot Cinematografo’ taldeak amaiera emango dio bihar komedia independentearen zikloari. Aste honetako saioan ‘Tristram Shandy’ filma proiektatuko da. Emanaldia Lobiano Kultur Gunean izango da, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera. Sarrera librea eta doan da. Honakoa urtarrileko laugarren saioa izango da. Luzemetraiak 94 minutuko irauten du. Michael Winterbottom da bere zuzendaria. Filma 2005. urtekoa da eta komediaren generoan txeratzen da. Obran parte hartzen duten aktoreen artean, besteak beste, ondokoak daude: Steve Coogan, Rob Brydon, Keely Hawes, Shirley Henderson, Dylan Moran, David Walliams, Jeremy Northam, Bendict Wong eta Naomie Harris.

Sinopsia

Jaun ingeles peto petoak, Tristram Shandyk, bere antzinako etxetik –Shandy Halletik- ateratzen da edukazio onez bere burua aurkeztuz. Norberaren biografiarekin tontakeriarik ezin daitekeen ideiarekin ados egon gabe, Tristram bere bizitza kontatzen hasten da hasiera hasieratik: jaiotzetik bertatik. Gure narraitzailea laster baten desbideratu egingo da Toby osabaren eta horren lagunaren –Trim kabuaren- ikuspuntu eta aspektuak kontatzekoz. Bapatean lanean izango da1965ean Namurren gertatutakoa erreproduzitzen. Leku horretan Tobyk Sauri latzak jaso zituen. Jakina, Tristramen jaiotzaren inguruko historia osorik kontatzea ezinezkoa litzateke, haren aitaren hitzak sartu gabe. Aitak intelektulitatearen kutsua du; modernoa da eta semearen bizitzako xehetasunak arretaz jarraitzen ditu, berori mundura ekarri izan zuten modua barne. Winterbottom zuzendariak Britainiako XVIII. Mendeko literatura klasikoaren obra bat egokitzen du, Laurence Sternek idatzitakoa eta "The Life and Opinions of Tristram Shandy, Gentleman", titulukoa.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
12.05.25
‘Ermuak Erabakitzen du’ 2026ko Aurrekontu-partehartzaileen prozesua hirugarren fasean sartuko

Maiatzaren 19tik 30era bozkatu ahal izango ditugu bideragarriak diren 31 proposamenak, behin betiko zerrenda zehazteko
Imagen
12.05.25
Zabalik XXXIX. Xornadas das Letras Galegas

Egitaraua hasita dago eta jarduera gehienak datorren asteburuan izango dira