Eleberri erotikoen erakusketa
Udal liburutegiak eleberri erotikoen bildumarekin erakustea antolatu jarri du. Horretara titulu klasiko eta gaurkoen bilduma bildu du, euskaraz nahiz gazteleraz idatzitakoak. Liburu horiek guztiak bazkideok maileguan hartu eta etxera eraman ditzakegu irakurtzeko. Erakusketa gaur bertan jarri da eta datorren otsailaren 17ra bitartean mantenduko.
Bildumara berrogei titulu bildu ditu. Horien artean, besteak beste, Sade Markesaren ‘Filosofia apaingelan’, Aitor Aranaren ‘Ona edo Xabier Mendigurenen ‘Arima enkoniatuak daude. Horiekin batera, Txalaparta argitaletxeak Literotura titulu kaleratutako ‘Euskal idazleen ipuin erotikoak kolekzioko aleak ere bertan daude. Gazteleraz idatzitako tituluen artean, besteak beste, Jose Luis Sampedroren ‘El amante lesbiano’tik hasi eta Tusquets argitaletxearen ‘La sonrisa vertical ‘bildumako ale asko daude. Baita ere, Egales editorialaren hainbat, zeinak erotismoa lesbiano eta homosexualen ikuspuntutik lantzen dituzte.
Lotutako albisteak
‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Martxoaren 12ra arte udal Liburutegian eta harremanetan jartzeko bere ohiko bideen bidez
