EMOEk kanpaina berezia abiarazi du, San Balendin eguneko ospakizunaren inguruan
Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak herrian kanpaina berezia abiarazi du, San Balendin eguneko ospakizunaren aitzakiaz. Erakundeak bihotz formako eta kolore urdineko foiletoa banatzen ari da herritarren artean. Argitalpen horretan herritarrei adierazten zaie kanpaina horri atxikita daduden herriko denda zerrenda. Argitalpen urdin hori dendara eramaten dutenek, trukean arrosa koloreko beste bihotz bana jasoko dute, non hainbat esaldi eskaintzen diren bikotekidearekiko harremana mantentzen laguntzeko. Gainera, kanpaina horri atxikita egun hauetan erosketak egin eta paper bat datu pertsonalekin betetzen dutenek, pertsona birentzako afari baten zozketan parte hartuko dute.
Erakundeak herriko merkatal jarduera sendotu eta dinamizatu nahi du eta, azken, boladan hainbat ekintza eta ekimen jarri ditu martxan. Oraingo hau, ekimen nahiko berritzailea eta abegitsua da, Ermuan estreinakoz egiten dena. Ekimen honek Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkatal eta Turismo sailaren babesa du.
Lotutako albisteak
Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko