Berrogeita hamar pertsonek jada izena eman dute gizarte-politikaren inguruko jardunaldietarako

11.02.08
Gizartea

Ermuan otsaila honetan gizarte-politikaren inguruan gauzatuko diren jardunaldiak ikusmina piztu dute. Jardunaldiak hizpide hartuko ditu gai anitz eta ezberdinak, horietako batzuek kasuan oso sakonera handikoak eta guztiak ere, gaur gaurkoak direnak. Hori horrela, jada pertsona ugari izan dira jardunaldien edukiaz galdetu dutenak eta, baita ere, izena eman dutenak, hain zuzen ere, berrogeita hamar bat gaur eguerdira artean. Behin-betiko programa jada kalean dugu, argitaletxetik etorri berria. Guk programa horri lotura egin eta berori eskaintzen dugu beheko informazio gehiagoko atalaren bidez. Halaber, web gune korporatibo honen lehenengo orrian ere leku egin diogu.

 

Jorratuko diren gaien artean, ondoko hauek daude: partaidetza soziala, immigrazioa, prestazio ekonomikoen politikak, dependentziaren inguruko arreta, gizarte heziketa eta gizarte zerbitzuen kalitatea. Gai horiek guztietan hitz egiteko ospe eta izen handiko hizlariak etorriko zaizkigu, horien artean unibertsitate ezberdinetako irakasle eta doktoreak, artikulugileak, politikariak eta estatuko, foru, nahiz toki-administrazioetako teknikariak. Etorriko zaizkigunen artean, besteak beste, ondoko hauek daude: Gemma Zabaleta parlamentaria, Roberto Marro Ibarra, Eusko Jaurlaritzako Immigrazio zuzendaria, Imanol Zubero, soziologiako doktore, Josep Ramoneda Molíns, hedabideetako artikulugile eta analista, irakasle eta artikulugilea, eta unibertsitate ezberdinetako irakasle diren Cristina Blanco, Esther Raya edo Daniel Raventós. Horiekin batera, herriko alkate Carlos Totorika eta Bizkaiko Batzar Nagusietako kide eta zinegotzia den, José Luis Araujo ere bertan izango dira.

Izen-emateak oraindik zabalik, Lobianoko edukiera bete bitartean

Jardunaldiak udal Gizarte Ekintza Alorrak antolatu ditu. Horietara agertzeko interesa dutenek izena eman dezakete dagoeneko, epea zabalik baitago. Plazak oso mugatuak dira, hortaz horiek esleitzeko izen-emateen hurrenkerari jarraituko zaio zorrotz zorrotz guztiak agortu artean. Izen-emateak posta elektronikoz egin daitezke, sociocomunitario@udalermua.net helbidera idatziz edo 943179161 eta 943179162 telefonoetara deituz gero. Izena ematerakoan, izen-abizenak, erakunde edo entitatea, telefonoa eta e-posta adierazi beharko dira.

Lotutako albisteak

Imagen
14.06.24
Mugarteak aire zabaleko XXX. pintura lehiaketa antolatu du

Lehiaketa igande honetan, ekainaren 16an, izango da Ermuko kaleetan
Imagen
14.06.24
Ongaraik auzoko jaiak berreskuratu ditu ia lau hamarkadaren ostean

Bazkari herrikoia, musika eta txirrindulari erronka dira egitarauko protagonistak
Imagen
12.06.24
Aritzmendi pilotalekua berritzeko lanak hasi dira

Hormak margotuko dira eta aldageletako eta komunetako hainbat ate berrituko dira