Ramón Piñeiro ermuarrak Istor-o-nal mendira eginiko igoera aurkeztuko du gaur

13.02.08
Gizartea

Ramón Piñeiro ermuarrak diaporama baten bidez aurkeztuko du gaur Pakistaneko Istor-o-nal gailurrera egindako igoera. Mendi horrek 7.480 metroko altuera du. Emanaldia Lobiano Kultur Gunean egingo da, arratsaldeko zazpi eta erdietatik aurrera. Sarrera doan da eta pertsona ororentzat da aproposa. Ekitaldia herriko Artarrai Mendi Taldeak antolatu du. Ekitaldian, Piñeirok igoera aurrera atera ahal izateko aurre egin behar izan zituen gorabeheren inguruak azalpenak emango eta bidaian olako izan zen kontatuko ditu. Amaieran, ikus-entzuleen galderei ere erantzungo die.

Istor-o-nal mendia, esan bezala, Pakistanen dago, eta Hindukush izenez ezagutzen den mendi katearen barne, hirugarren altuena da. Mendi kate hori 11 gailurrek osatzen dute, guztiak 7.000 metrotik gorakoak direnak. Izenak, ferra esan nahi du.

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren